The Old Oak

via Open Data Euskadi cc-by-sa — 2025/11/13 15:30:00 GMT+1

Ken Loach zuzendari konprometituaren film arketipiko bat. Ingalaterra Iparraldeko "trilogia" esan dena itxi zuen honekin Loachek (Paul Laverty gidoilariarekin batera), aurrekoak izan zirelarik I, Daniel Blake eta Sorry We Missed You, horiek ere gure katalogoan.

Ingalaterrako herri galdu batean, "The Old Oak" da herriko azken puba da, jendea biltzeko geratzen den gune bakarretarako bat. TJ Ballantyne jabea pubari eusten saiatzen da herria gainbeheran dagoen bitartean. Gainera giroa tentsioz bete da Siriako errefuxiatu talde bat herrian kokatu delako. Herritar askok mesfidantzaz eta beldurrez hartzen dituzte; baina pub-jabea siriar gazteetako batekin (argazkilari berau) adiskidetuko da, eta bi komunitateen arteko zubiak eraikitzen saiatuko dira elkartasunaren eta gastronomiaren bitartez.

Izenburu originala: The Old Oak.
Zuzendaria: Ken Loach.
Gidoilaria: Paul Laverty.
Aktoreak: Dave Turner, Ebla Mari, Claire Rodgerson, Trevor Fox.
Herrialdea: Erresuma Batua / Frantzia / Belgika.
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa.
Iraupena: 113 minutu.
Generoa: Drama soziala.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

The.Old.Oak.2023.720p.BluRay.x264.AAC-[YTS.MX]

Zip archive THE OLD OA.zip — Zip archive, 32 KB