I, Daniel Blake

via Open Data Euskadi — 2019/01/16 13:17:00 GMT+2

Zeinek irabaziko du norgehiagoka, administrazioak ala Daniel Blakek? Dramatismo merkean erori gabe, gizarte babesari loturiko burokrazia zenbateraino den kafkianoa, bihozgabea eta, areago, hiltzailea salatu du oraingoan Ken Loach zuzendari ezagunak. Sistema burokratikoak Gizarte Segurantzako zenbaki huts gisa tratatzen ditu pertsonak, beharra duen jendea dela sinestea baino nahiago duena iruzur egitera datozela pentsatu. Beste aldean, biktima ahulen ordez pertsonaia indartsuak eraiki ditu zuzendariak, bizimodu duina lortzeko eta euren eskubideak defendatzeko borrokarako prest, erori ostean berriz altxatzeko eta elkarri laguntzeko prest.

Zuzendaria: Ken Loach.
Gidoilaria: Paul Laverty.
Aktoreak: Dave Johns, Hayley Squires, Dylan McKiernan, Briana Shann, Kate Rutter.
Herrialdeak: Britainia Handia-Frantzia.
Hizkuntza: ingelesa.
Iraupena: 100 minutu.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

I,.Daniel.Blake.2016.720p.BluRay.x264-[YTS.AG]
I,.Daniel.Blake.2016.1080p.BluRay.x264-[YTS.AG]
I.Daniel.Blake.2016.720p.BRRip.900MB.MkvCage
I.Daniel.Blake.2016.1080p BluRay x264-DRONES

Zip archive I, Daniel Blake (2016) - Euskera sinkro.srt.zip — Zip archive, 35 KB