The Merchant of Venice
- Urtea
- 2004
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Shakespeareren obra nagusienetako batean oinarritutako pelikula honek, gatazka egoera baten konponketan gerta daitezkeen ñabardura, errebuelta eta ustekabeak erakusten ditu. Didaktikoa ere badela esan dezakegu, beraz; eta euskal gatazkarekin lotura xelebrea du gainera. Hain zuzen ere, Espainiar Gobernuak eta ETAk 2005ean izandako elkarrizketetan, pelikula honek Jesus Egigurenen interesa piztu zuen; eta Genevan lau-bost bider jarraian ikusi zuela dio, etakideekin mantentzen ari zen negoziaziora begira.
Sinopsia: XVI mendeko Venezian, Bassanio maiteminduak dirua behar du Portia lirainaren eskua lortzeko lehian duin aritzeko. Hori dela eta, Shylock juduari mailegua eskatuko dio, Antonio merkatari kristauak emandako bermearen gainean. Baina ustekabean merkatariaren negozioek porrot egingo dute, eta ezingo dio juduari dirua epean itzuli; orduan Shylockek –Antoniorengandik inoiz jasotako irainak gogoan- neurrigabeko isuna eskatuko dio.
Zuzendaria: Michael Radford. Ekoizlea: Edwige Fenech, Michael Cowan. Gidoia: William Shakespeare, Michael Radford. Musika: Jocelyn Pook. Argazkia: Benoît Delhomme. Muntaia: Lucia Zucchetti. Eskenografia: Bruno Rubeo. Jantziak: Sammy Sheldon. Antzezleak: Al Pacino, Jeremy Irons, Joseph Fiennes, Lynn Collins, Zuleikha Robinson, Kris Marshall, Charlie Cox. Izenburuak: Veneziako saleroslea (eu), Le marchand de Venise (fr), El mercader de Venecia (es). Wikipedia.
Bertsio honetarako:
The.Merchant.of.Venice.2004.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG
Oharra: azpitituluak euskaratzerakoan, ingelesezko antzezlan orijinalean eta Bedita Larrakoetxearen euskarazko itzulpenean oinarritu gara.