Beau Geste
- Urtea
- 1939
Ohorearen, elkartasunaren eta ausardiaren gorazarre zirraragarria. Izen bereko nobelan oinarrituta egin diren filmen artean, famatuena dugu hau, seguraski aktoreen lan nabarmenarengatik: ez zituen alferrik Oscar sarietarako nominazio bi izan, Brian Donlevy supergaiztoarengatik eta aktoreen zuzendaritza artistiko orokorrarengatik.
Sinopsia: Frantziako Atzerriko Legioko talde bat basamortuko fuerte batera ailegatzen da, bertako soldadu guztiak hilda aurkituz. Kanoi-zuloetan eta tiro egiteko posizioan daude, baina denak hilda. 15 urte atzerako flashbacka eginez, gertakari misteriotsu hori Blue Water zafiro baliotsuaren desagerpenarekin eta ohore auzi batekin lotua dagoela ikusten dugu.
Fitxa teknikoa. Zuzendaria eta ekoizlea: William A. Wellman. Gidoia: Robert Carson (P.C. Wren-en eleberrian oinarritua). Antzezle nagusiak: Gary Cooper, Ray Milland, Robert Preston, Brian Donlevy, Susan Hayward. Musika: Alfred Newman. Argazkia: Theodor Sparkuhl, Archie Stout. Edizioa: Thomas Scott. Izenburuak: Beau Geste (fr), Elegante Gesto (es), Keinu Dotorea (eu).
Bertsio honetarako:
Beau Geste (War Drama 1939) Gary Cooper, Ray Milland & Robert Preston.mp4