Ash Is Purest White

via Filmazpit — 2020/12/09 18:59:00 GMT+2

21. mendeko Txinako zuzendari interesgarrienetako baten lana. Haren beste bat, Tian zhu ding (A Touch of Sin, 2013), badugu hemen jada.

Sinopsia: Bikote baten ibilbidea 21. mendean, hiru ataletan, 2001etik 2018raino tarte batean. Qiao (neska) mafioso batekin dago maiteminduta (Bin, mutila). Etsai taldeen arteko borroka batean, pistola batekin tiro egingo du hura babesteko. Qiaori bost urteko espetxe-zigorra jarriko diote leialtasun-ekintza horrengatik. Espetxetik atera eta gero, Binen bila joango da, harremana utzitako lekuan berriz hasteko asmoz.

Izenburua: txineraz, 江湖儿女 edo Jianghu er nü; itzulita, Jianghuko seme eta alabak; Jianghu delarik gaizkiletza nagusi den auzo bat filmeko fikzioan. Baina nazioartean zabaldu da Ash Is Purest White ingelesezko izenburuarekin (Errautsa da zuririk garbiena). Espainian, La ceniza es el blanco más puro; eta Frantzian aldiz, Les Éternels

Zuzendari eta gidoilaria: Jia Zhangke. Aktoreak: Zhao Tao, Liao Fan, Feng Xiaogang, Xu Zheng, Zhang Yibai. Herrialdea: Txina. Hizkuntzak: Mandarinera, eta txineraren beste aldaera batzuk. Iraupena: 136 minutu. Generoa: drama. Estekak .Wikipedia  | Zinea.eus

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Ash.Is.Purest.White.2018.720p.BluRay.x264-[YTS.LT]

Ash.Is.Purest.White.2018.1080p.BluRay.x264-[YTS.LT]

Ash.Is.Purest.White.2018.LiMiTED.1080p.BluRay.x264-CADAVER
Ash.Is.Purest.White.2018.LiMiTED.720p.BluRay.x264-CADAVER
Ash.Is.Purest.White.2018.LiMiTED.BDRip.x264-CADAVER

Zip archive ash-is-purest-white-eusk-PREST.zip — Zip archive, 22 KB