Tian Zhu Ding (A Touch of Sin)

Ekialde — 2014/08/03 09:25:00 GMT+2

Gaur egungo Txina supergaratuan diruak, botereak, ustelkeriak eta bortizkeriak duten lekuaz hausnarketa egiten duen pelikula interesgarri bat da hau. Albiste izan ziren benetako gertaerak hartu zituen zuzendariak pelikula harilkatzeko.

Jatorrizko titulu txinatarrak ez du ingelesezkoaren esanahi bera, baizik eta Zeruaren Patuagatik (edo horrelako zerbait, Destined by the Heaven irakurri dut ingelesez). A Touch of Sin hau, berriz, Bekatuaren Ukitua, erreferentzia da Wuxia edo arte martzialen klasiko txinatar bati, A Touch of Zen izeneko pelikula bat. Kung-fu izpiritu hori beharbada agertuko da filmaren indarkeriazko une batzuetan, adi egon; baina oso estilo desberdineko pelikula da.

Zuzendaria: Jia Zhangke. Gidoia: Jia Zhangke. Aktoreak: Jiang Wu, Zhao Tao, Wang Baoqiang. Herrialdea: Txina. Hizkuntza: txinera. Rotten tomatoes .

Bertsio honetarako da sinkronizazioa:

 A Touch of Sin 2013 720p BluRay x264 AAC - Ozlem
Zip archive bekatuasin2013.zip — Zip archive, 60 KB