Woody Allenen azken filma, eta beste hainbat pelikula gehitu ditugu

Azpitituluak-eus 2022/09/21 13:27:16 GMT+1
Filmen lehen karga masiboa egin dugu irail honetan, guztia urte amaierarako 100 film gehitzeko helburua jarri diogularik geure buruari. Horien artean, Donostian filmatu zen Rifkin's Festival 2020koa, itxura guztien arabera Woody Allenen filmografiako azken luzemetraia izango dena.

Donostiako Zinemaldiaren egunetan gaudenez, Rifkin's Festival da kargatu dugunetako bat, Woody Allenek Zimenaldiaren kontestuan eta Donostiako kokapenetan grabatu zuen filma. Gainera, aurtengo irailean zuzendaritza eta gidoi-idazkuntza utzi duela iragarri du Allenek. Kantzelazioagatik edo zahartzaroagatik ote den ez du argitu, baina hala bada, Donostiako film hau izango da Allenen filmografia luzean azkena.

Beste film interesgarri batzuk karga honetan, esperientzia afro-amerikarrari buruzko bi film interesgarri, Judas and the Black Messiah, Pantera Beltzen historiaren une bat kontatzen duena, eta Antebellum, esklabutzari buruzko film bat ukitu fantastiko moduko batzuekin. Beste pelikula interesgarri batzuk, The Gray Man aurtengo abentura film esajeratu samarra, The Little Things polizia-thriller ondo antzeztua, eta A Beatiful Day in the Neighborhood sentimental samarra baina gomendagarria.

Klasiko zaharragoen artean, Etsuraku edo Haragiaren plazerrak, Nagisa Oshima japoniarrarena, edo West Side Story musikala, 1961ko klasikoa kasu honetan.