Rifkin's Festival
- Urtea
- 2020
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Komediatxo hau ospetsu izan zen bilakatu zen Euskal Herrian, Donostian filmatu zelako, bertako Zinemaldiaren kontestua berreginez. Woody Allen azken urteetan ekoizpenerako zailtasunak izanik, kantzelazio arazoak tarteko, polemikarik ere egon zen. Azkenean, kantzelazio horren ondorioz beharbada, zabalkunde mugatua izan zuen nazioartean filmak. 2022ko irailean, Woody Allenek esan zuen ez zuela gehiago filmik zuzenduko edo gidoirik idatziko, eta hori hala izanik, Donostiako pieza hau da bere filmografia luzeko azkena.
Sinopsia: Rifkin's Festival filmak Donostia Zinemaldira doan bikote ezkondu estatubatuar baten istorioa kontatzen du. Senar-emazteak liluratuta geratuko dira zinema-jaialdiarekin eta inguruen edertasun eta xarmarekin, baita zinemaren munduaren fantasiarekin ere. Emazteak affaire bat izango du zinema-zuzendari frantziar nabarmen batekin eta senarra hirian bizi den emakume polit batekin maiteminduko da.
Zuzendari eta gidoilaria: Woody Allen. Ekoiztetxea: Madiapro, Jaume Roures. Argazkia: Vittorio Storaro. Musika: Stephane Wrembel. Aktoreak: Elena Anaya, Wallace Shawn, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi López, Christoph Waltz. Hizkuntzak: ingelesa, gaztelania. Iraupena: 92 min.
Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:
Rifkins.Festival.2020.WEB-DL.x264-FGT
Rifkins Festival 2020 1080p web-dl dd5 1 h 264-fgt
Rifkins.Festival.2020.1080p.WEBRip.x264.AAC5.1-[YTS.MX]