Sare sozial intoxikatzaileak: Adolescence telesail latza
Lau atal horien azpidatziak hemen: Adolescence euskaraz. Sakoneko gaietako bat traman: Instagram-en erabilpen toxikoa, batetik nerabe eta ikaskideen arteko bullying egoerak sorrarazteko, eta bereziki manosfera esaten den horrekin Instagrameko giroak duen lotura.
Bakarrik balitz Instagramen... Artikulua duzue hemen Sustatun azaltzen duena nola diren TikTok eta Youtube mutil nerabeak intoxikatzeko makinak. Eta bi sare horiek aipatzen dituzte eta ez gehiago (ez Instagram adibidez), ba metodologia eta datu bilketa bi horietara mugaru dutelako. Analisia Irlandan egin dute eta emaitza beldurgarria da: sare horiek darabiltzaten mutil nerabeak berehala sartzen dira zurrunbilo toxiko batean. Lehen aldiz konektatu eta 20 minutu aski dira Andrew Tate bezalako bortxatzaileen zabor misoginoa gailentzeko algoritmoan.
Tira, horri nola aurre egin... Ikusi Adolescence ahal baduzue.