Adolescence

Azpitituluak-eus 2025/04/09 15:52:44 GMT+1

13 urteko mutil bati ikaskide baten hilketa leporatzen diote. Poliziaren komisaldegia, mutilaren familiaren etxea, ikastetxea, atxiloketa zentro bat... Eta sareko Instagrameko jardunaren oihartzuna. Telesail dramatiko gogor baten eszenatokiak dira.

Lau atalak plano-sekuentzia bakarrean eginak daude (tranpatxoekin, uste dugunez). Nabarmentzekoak Owen Cooper mutiko aktore gaztea, eta Stephen Graham aktorea (aita), ekoizle eta gidoilari gisa telesailaren sortzaile nagusietzat jo daitekeena.

Gidoilari eta telesail sortzaileak: Stephen Graham, Jack Thorne. Zuzendaria: Philip Barantini. Aktoreak: Stephen Graham, Ashley Walters, Erin Doherty, Owen Cooper, Amélie Pease, Christine Tremarco. Herrialdea: Erresuma Batua. Hizkuntza: ingelesa. Plataforma: Netflix.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Adolescence.S01.1080p.WEB-DL.AAC5.1.x265-PSYPHER
Adolescence (TV Mini Series 2025) 720p WEB-DL HVEC x265 BONE

Zip archive Adolescence-eus.zip — Zip archive, 78 KB