No Other Land euskaraz ikusteko aukera
Palestinako errealitatea, herrixka batzuetako biztanleen exodoa probokatzen duten errealitatea. Bi kazetari. Basel eta Yuval. Israeldarra duzu Yuval. Solidarioa eta bere mezuak oihartzuna izan dezan lanean ari dena. Mesfidantza agertzen dute palestinar batzuek. Baina gogotsu ari da. Ez du etsitzen. Basel ere batzutan goibel eta etsituta agertzen da filmean. Nekatuta. Itzalita. Bateriarik gabe. Baina bere telefono mugikorretik, bere bideo kamerarekin hartutako irudiek lortuko dute oihartzuna. Nazioarteko hedabideetan eta film honen bitartez Oscar sari bat lortzeraino 2025ean.
Kneecap, musika, zinema eta Palestina
Euskarazko azpitituluekin ikusi daiteke orain No Other Land. Auzolanean euskaratu ditugu. Kneecap euskaratu eta gero, sekulako dinamika piztea lortu da filmaren inguruan, taldearen inguruan. 2025eko uztailean Euskal Herrian jo dute. Nazioartean Palestinaren aldeko mezua zabaldu dute lau haizetara, eta jazarriak izan dira. Epaiketak ukan dituzte. Baina elkartasuna ere areagotzea lortu dute, taldearekin bezala, Palestinarekin ere bai.
Bide horren ostean, Palestinako dokumental bat euskaratzeari lotu gatzaio. Sarean, auzolanean. Eta Elhuyar fundazioaren laguntzarekin aditu.eus baliatu dugu. Azpitituluak sortzeko tresna erakargarria.
Aurkezpena Tabakaleran
No other land dokumentala euskarazko azpitituluekin abenduaren 16an (asteartea) 19:00etan aurkeztuko dugu Donostian, Tabakalera kulturguneko zinema aretoan. Gonbidatuta zaudete. Hortik aurrera, Euskal Herriko kultur etxe, zinema areto, gaztetxe, elkarte edo ikastetxeetan ikusteko moduan egonen da.
