Kneecap
- Urtea
- 2024
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Irlandan 80.000 irlandar hiztun daude, 6.000 Ipar Irlandan bizi dira eta horietako hiruk dena hankaz gora jarriko dute Kneecap izeneko rap hirukotea osatzen dutenean. Anarkikoak, basatiak eta edozertarako prest daudenak ama-hizkuntza salbatzeko. Hizkuntza, musika, drogak eta beste hainbat bitxikeria lantzen ditu film honek.
Kneecap Belfasteko hip hop hirukote baten istorioa da. Kaleko musika garaikidea, drogak, umorea, gaeliko eta Irlandako nortasuna dario filmari. Hizkuntzaren aldeko borroka bitxia egiten dute protagonistek. IRAren osteko belaunaldikoak dira, bere gaitz eta aldekotasun guztiekin. West Belfasteko istorio bat, XXI. mendean kokatua. Musika, drogak, pub irlandarrak eta zahar kutsua duen orori kritika gupidagabea.
Euskarazko azpitituluak auzolanean itzuli ditugu, sarean jarri eta hizkuntzaren aldeko eztabaida soziala bultzatu nahi genuke ekimen honekin. Musika, hizkuntza, drogak, kultura eta nazio nortasunari buruz mintzatzeko.
Fitxa. Zuzendari eta gidoilaria: Rich Peppiatt. Kneecap-eko partaideak, beren burua antzezten: Liam Óg Ó Hannaidh (Mo Chara), Naoise Ó Cairealláin (Móglaí Bap), JJ Ó Dochartaigh (DJ Próvaí). Beste aktoreak: Josie Walker, Fionnuala Flaherty, Jessica Reynolds, Adam Best, Simone Kirby,
Michael Fassbender. Herrialdea: Irlanda. Hizkuntzeak: ingelesa, irlandera. Iraupena: 105 min.
Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:
Kneecap.2024.720p.WEBRip.x264.AAC-[YTS.MX]
Kneecap.2024.720p.AMZN.WEBRip.800MB.x264-GalaxyRG[TGx]