Marrazki bizidun parea gehituta, 1.400 filmen muga gainditu dugu
Hona gehitu ditugun azkenak:
- The Breadwinner: Afganistango emakume gazte baten bizitza kontatzen duena, 2001eko egoeran kokatua (Talibanen lehen agintaldian).
- Viki Vikingoa eta Ezpata Magikoa. 3D animazio digitaleko 2019ko ekoizpena.
Ez dakigu onak izango diren edo... lehena ekoizpen europarra izanik, ba, bueno, zalantzatxo batzuk ikusita Afganistanen 20 urtez gertatu dena eta 2021ko uda honetakoa, Viki Vikingoaren ekoizpen hau zehazki ez da oso ona, baina gure artxiboetan bada marrazki bizidun germaniko-japoniar haien ondorengo polit bat: Wickie und die starken Männer filma aktoreekin egin zen 2009an, Alemanian: marrazki bizidunen izenburu ofizial aleman bera du, eta hezur-haragizko pertsonekin egina izan arren, oso txukuna izan zen emaitza, marrazkien ispiritu eta estetika oso ondo lortua, eta gidoi interesgarri bat tarteko.
Film horrek aktoredun jarraipen bat izan zuen, ez oso ona; baina hauetatik aparte, Viki gogoratzeko onena da Euskal Encodings-en dagoen marrazkien bertsio bikoiztu ederra errepasatzea. Euskal Encodings-en dagoen.
Sarrera Viki klasiko horren keinu ezagunarekin ilustratu dugu.