Kneecap film irlandarra euskaratuta: doako emanaldi sorta hurrengo egunetan

Azpitituluak-eus 2025/04/19 15:55:00 GMT+2
Kneecap Belfasteko hip hop hirukote bat da, irlanderaz aritzen dena, eta haien istorioa izen bereko filman berregin dute, fikzioa eta errealitatea, akzioa eta politika nahastuz, irlanderazko film batean. Elkarlanean euskaratu ditu azpidatziak zaletu talde batek, azpititulu horiek jada Filmin plataforman ere aktibatu daitezke, eta gainera doako emanaldi batzuk antolatu dira hurrengo asteetarako Euskal Herrian.

Kneecap filman kaleko musika garaikidea, drogak, umorea, gaeliko eta Irlandako nortasuna nahasten eta pilatzen dira. Hizkuntzaren aldeko borroka bitxia egiten dute protagonistek. IRAren osteko belaunaldikoak dira, bere gaitz eta aldekotasun guztiekin.

Elkarlanaren ondorioa hemen duzue, azpidatziak deskargatzeko moduan. Baina jada Filmin streaming plataforman ere aktibatu daitezke euskarazko azpidatziak, eta emanaldiak antolatu dira:

  • Azkaine, apirilak 22, 19.00etan Kilika gaztetxean.
  • Bilbon, maiatzaren 6an, 20.00etan Kage Antzokian, tokia bete arte
  • Miarritzeko Minanbu gaztetxean maiatzaren 9an
  • Maiatzaren 15ean, Iruñeko Golem zinemetan
  • Maiatzak 16, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean
  • Gernikan, Astran, maiatzaren 23an.

Aurrerago ere gerta daitezke beste emanaldi batzuk, antolatzen ari dira, ahal bada, EHZ festibalean eta Euskarabentura ekimenean.