Ghibli euskaraz? azpidatzi batzuk badaude, ez haiek nahiko luketelako...

Azpitituluak-eus 2024/06/21 16:40:00 GMT+1
Egun hauetan Ghibli etxea sustapenean ari da bere bi film klasiko berriz Europan merkaturatzen. Kanpaina ikusi dugu sarean, logikoa, Japoniako (eta agian munduko) animazio ederrena egiten duen etxe honen lanak euskaratzeko hori dela-eta. Kasurik egingo duten? zalantzak ditugu, Ghibli edo haien banatzaileak euskararen kontrakoak dira, argi eta garbi. Baina badago Ghibli pixkat euskaraz, eta hemen dago, Azpitituluak Euskaraz webgunean.

Pantailak Euskaraz ekimenak sustatu du kanpaina hau,  asteburuan estreinatzen baitira aretoetan erdaraz bi klasiko, Nausicaa eta Gaztelu Ibiltaria. Azken honentzat, egon badaude azpidatziak euskaraz.

Eta beste film batzuk ere badaude hemen azpidatzita, Hayao Miyazakirenak batzuk, edo haren senide edo kolaboratzaileenak. Gertatzen dena da abisua jaso zuela webgune honek, salaketa legala, kentzeko azpidatziak... Tira, zeharkako berreskuratze bat egon da artxiboan, ez esan inori.

Hortaz, gorago aipaturiko Haururen Gaztelu Ibiltariaz aparte, beste hauek ere badaude hemendik: Marnie Hemen Zenean, Arrieti eta Ñimiñoak, Mononoke Printzesa, Itsaslurreko Ipuinak, eta Ponyoren abenturak.

Eta baita Totoro Gure Laguna, guztietan ederrena akaso, maisulan bat.

Kronologikoki zerrendatuta: