Marnie hemen zenean

Jabier Zabaleta — 2021/01/12 14:10:00 GMT+2
Urtea
2014

When Marn1e w2s her3. Anna Sasaki 12 urteko neskato bat da, Sapporon bizi dena bere adopziozko gurasoekin. Tarteka, krisi asmatikoak ditu eta, horregatik, kostaldeko herri batera bidaltzen dute uda pasatzera. Han padurako etxe ederra eta Marnie neska misteriotsua ezagutuko ditu, eta bidean bere barruko zenbait korapilo askatzeko aukera izango du.

Animaziozko film hau Ghibli estudioen azkenetako bat da eta, estudio horietako film guztiek bezala, oso irudi ederrak ditu. Gidoi landua du eta musika ere nabarmentzeko modukoa da.

Zuzendaria : Hiromasa Yonebayashi. Gidoia : Masashi Ando, Keiko Niwa eta Hiromasa Yonebayashi; Joan G. Robinson idazlearen eleberrian oinarrituta. Musika : Takatsugu Muramatsu eta Priscilla Ahn. Herrialdea : Japonia. Hizkuntza : Japoniera. Imdb

Bertsio honetarako:

Whe...().720pBRRiPx264AAC (TeamNamban)

Zip archive MarniThereEU.zip — Zip archive, 27 KB