Bi Winston, bi Viktoria

Azpitituluak-eus 2019/11/29 09:57:27 GMT+2
Pertsonaia historikoak ikus-entzunezko anglosaxoietan funtsezkoak dira, eta badirudi sasoi batzuetan errepikatzen direla etengabe.

Viktoria erreginariEsate baterako:

Oso tarte gutxian biopic zenbait egin zitzaizkion Winston Churchilli. Fisikoki, hurbilpen nahiko onak egin zituzten John Lithgow-ek (The Crown telesailean), Brendan Gleeson-ek (lehentxeago, 2009an, Into The Storm-en), Gary Oldman-ek Darkest Hour-en eta Churchill delakoan Brian Cox-ek. Azken bi filmak katalogora igo ditugu.

Eta Viktoria erreginari buruz zer esan? ba berdintsu: Victoria and Abdul filmean Judi Dench-ek egin zuen bere rola, eta baita 109 urte lehenago Mrs. Brown filmean ere. Victoria and Abdul gure katalogora igo berri dugu, beste telesail batekin batera: Victoria (bi denboraldi kargatu ditugu). Telesail honetan erregina gazte bat behar zen eta Jenna Coleman da aktorea. Beste Viktoria gazte bat izan zen Emily Blunt The Young Victoria 2009ko filmean.