Churchill

via Open Data Euskadi — 2019/11/28 18:26:00 GMT+2

Oso tarte gutxian biopic zenbait egin zitzaizkion Winston Churchilli. Fisikoki, hurbilpen nahiko onak egin zituzten John Lithgow-ek (The Crown telesailean), Brendan Gleeson-ek (lehentxeago, 2009an, Into The Storm-en) Gary Oldman-ek Darkest Hour-en eta honako honetan Brian Cox-ek.

Darkest Hour II. Mundu Gerraren hasiera fasean kokatzen den bezala, honako hau azken fasean gehiago zentratzen da: Normandiako hondartzetan lehorreratzeko 48 ordu falta direla, Erresuma Batuko Lehen ministro Winston Churchill ika-mikan dabil bere jeneralekin eta aliatu estatubatuarrekin. Churchill beldur da ez ote zaion gertatuko 1915ean bezala, Lehen Mundu Gerran, non ehundaka mila soldadu britainiar hil ziren Frantziako zelaietan. Pertsonaia neurotiko eta dudati baten erretratua dakar filmak, eta emaztearekin duen erlazioa ere nabarmentzen da honetan.

Zuzendaria: Jonathan Teplitzky. Aktoreak: Brian Cox, Miranda Richardson, John Slattery, James Purefoy. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Biografikoa, historikoa. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2017.

Bertsio hauetarako sinkronizatua:

Churchill.2017.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG
Churchill.2017 BluRay.x264-[YTS.AG]

Zip archive Churchill - Euskera zuz.zip — Zip archive, 26 KB