2024ko lehen edukietan, 3 Gorputzen Problema eta beste eduki batzuk
Hauetan interesgarriena, gure aburuz, Hiru Gorputzen Problemaren lehen denboraldia izan daiteke. Izenburua problema matematiko, mekaniko eta grabitazional ezagun bati dagokio eta hortaz, Zientzia fikzio gogorra esan ohi dena da telesail hau: fisika aurreratua (soken teoriako dimentsio infinitesimalak bereziki), errealitate birtualeko jokoak, joera post-humanistak, SETI programa (adimen estralurtarraren bilaketa), Fermiren paradoxaz hausnarketak, eta Alpha Centauri sistemarekin komunikatzeko egon daitezkeen aukerak.
Liu Cixin txinatarraren zientzia fikziozko trilogia bat da 3 gorputzena. Zehazki lehen liburuaren izenaburua da, baina lan osoari erreferentzia egiteko gehien erabiltzen den izena da. Fikzio interesgarria liburukoa, eta telesailaren lehen denboraldi hau ere ez dago gaizki, nagusiki lehen liburuko kontuak agertzen direlarik, baina egokitzapenaren kontuengatik, beste liburuetako kontuak ere agertzen dira traman. Egokitzapenak, hain zuzen, izenpe ospetsua du: David Benioff, D. B. Weiss eta Alexander Wook showrunnerrak izan dira eta horietan bi lehenak bereziki ezagunak dira Game of Thrones sortu zutelako telebistarako. Ikusleek apreziatuko duzue nola bateko aktoreak agertzen diren ekoizpen berri honetan.