3 Body Problem
- Urtea
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
3 Body Problem (euskaraz: «Hiru Gorputzen Problema») David Benioff, D. B. Weiss eta Alexander Wook showrunner gisa sortutako zientzia-fikziozko telesail estatubatuarra da. Show-sortzaile horietan bi lehenak bereziki ezagunak dira Game of Thrones sortu zutelako telebistarako.
Liu Cixin nobelagile txinatarraren eleberri bat dago oinarrian (Remembrance of Earth's Past), baina lehen alearen izena da Hiru Gorputzena, eta hurrengo bi liburuak beste izenburu batzuk dituzten arren (Baso Iluna eta Heriotzaren Amaiera), telesail honetan jada 2. eta 3. liburukietan agertzen diren pasarte batzuk integratuta daude. Guztiarekin,badirudi telesailak jarraipena izango duela, trilogian asko baitago kontatzeko oraindik, eta agian beste 2 edo 3 denboralditan luzatuko dute.