A Star Is Born

Oier Gorosabel Larrañaga 2020/10/26 18:47:00 GMT+2
Hollywoodera izar bihurtu nahian doan gazte umilaren klasikoa; geroztik egin diren hainbat "remake"en jatorrizko filma.

Ameriketako Estatu Batuetako zinemagintzaren gai klasikoa da, izar bat bihurtzeko asmotan, Hollywoodera jotzen duen gazte umilarena. "Self made man" (edo woman, kasu honetan bezala) mitoaren azpian dagoen lan gogorra, ahalegin antzuak eta, azkenean, arrakasta erdiestea. Gai beretsuarekin izandako aurreko lan batean oinarritua, arrakasta lortu zuen lehena izan zen, eta geroztik hainbat "remake" egin izan dira. "Technicolor" sistema berritzailean errodatua, bertan zinema mutuan aritutako aktore beterano asko ikus ditzakegu, soinudun zinemaren belaunaldi berriareekin elkarlanean. Deigarria da, zinema industriaren "tiburoi piszinaren" erdian Adolphe Menjouk jokatzen duen aita-paper onbera, Selznick ekoizlea benetan pozik uzteko modukoa.

Sinopsia: Esther Blodgett (Janet Gaynor), aktore izan nahi duen neska bat, Hollywoodera joaten da, zerbitzari bezala lanean hasten da, eta alkoholismoaren erruz gainbeheran dagoen aktore ospetsu bat (Fredic March) ezagutzen du. Neskak daukan talentu izugarriaz konturatzen da hau, eta Esther izar bilakatzeko ahalegina egiten du, filmeen munduan sartuz. Biak ezkondu egiten dira, eta Esther izar handi bilakatzen den bitartean, gizonak gero eta kalte gehiago egiten dio bere buruari.

Zuzendaria: William A. Wellman. Gidoia: Dorothy Parker, Alan Campbell, Robert Carson, Adela Rogers St. Johns, William A. Wellman. Musika: Max Steiner. Argazkia: W. Howard Greene. Ekoizlea: David O. Selznick. Antzezleak: Janet Gaynor, Fredric March, Adolphe Menjou, May Robson, Andy Devine, Lionel Stander, Owen Moore, Edgar Kennedy, Francis Ford, Arthur Hoyt, Carole Landis, Marshall Neilan, Dennis O'Keefe, Clara Blandick, Chrispin Martin, Clarence Wilson, Claude King, George Chandler, Guinn "Big Boy" Williams, J. C. Nugent, Jean Acker, Olin Howland, Osgood Perkins, Peggy Wood, Pat Flaherty, Jed Prouty. Izenburua: Izar bat jaio da (eu), Une étoile est née (fr), Ha nacido una estrella (es).

Azpitituluak bertsio honekin sinkronizatuak daude:

  • A.Star.Is.Born.1937.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM].mp4
Plain Text A.Star.Is.Born.1937.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM].srt — Testu arrunta, 120 KB