Gattaca

Koldotxu — 2015/09/20 19:09:00 GMT+1

Izenburua ADNaren lau base nukleikoak diren guanina, adenina, timina eta zitosinaren ingelesezko lehen hizkien elkarketan oinarritua dago. 1997ko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Urrezko Globoaren izendapenak jaso zituen.

Sinopsia: Ume-umetatik, Vincentek espaziora bidaiatzea amets egiten du, baina inoiz hautatua ez dela izango badaki, bere ezaugarri genetikoengatik. Egun batez gizon batek elitearen kide izateko gakoa emango dio: istripu baten ondorioz mugitu ezinik gelditu den Jerome kirolaria ordekaztuko du identitatez Vincentek, lehenaren ADN arrastoak berrerabiliz.

Zuzendari eta gidoilaria: Andrew Niccol. Aktoreak: Ethan Hawke, Uma Thurman, Jude Law, Gore Vidal, Ernest Borgnine, Tony Shalhoub. Estekak: Wikipedia | Imdb

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Gattaca.1997.720p.BluRay.x264-SEPTiC
 Gattaca.1997.1080p.BrRip.x264.bitloks.YIFY 
 Gattaca.1997.720p.BrRip.x264.bitloks.YIFY
Plain Text Gattaca.1997.720p.BluRay.x264-SEPTiC_eu.srt — Testu arrunta, 67 KB
Azpitit dio:
2015/09/23 12:35

Eskerrik asko, Koldotxu, ohorea da genetika ardatzetako bat duen pelikula bat zu bezalako biologo genetista batek euskaratu izana. Mila esker.

Ikusiko zenuen bezala, zure ekarpenari fitxa bat gehitu diogu. Hurrengo bat okurritzen bazaizu euskaratzea, dokumentatu zuk, aizu! :-)

Koldotxu dio:
2015/09/24 15:01
Ohorea nirea da! Ta eskerrik asko txukuntzeagatik fitxa! :D
Hurrengokorako badakit zer egin behar dudan!

On egin filma eta palomitak!
Luistxo dio:
2016/09/20 12:42

Aspaldi ikusia, baina orain berrikusi dut @koldotxu ren euskaraketarekin. Film interesgarria da, bai. Eta Ethan Hawke bikain dago. Zinemaldian Donostia saria eman izana aitzakia balekoa izan da hau ikusteko.

Beste Donostia saridunak ere (Sigourney Weaver) badu film parea hemendik: Gorillas in the Mist eta Ghostbusters originala.