Vivre sa vie
- Urtea
- 1962
VIVRE SA VIE Jean Luc Godardek Nanari, bere Anna Karina kutunari, eginiko erretratua da. Aktoregai, disko-saltzaile, prostituta, maitale; zalantzaz eta ziurtasunez beteriko emakumea da Nana. Hainbat alderditakoa, filmak hastapeneko planoetatik ohartarazten gaituenez. Filmean, 22 urteko gaztetxo honi jarraiki, garaiko existentzialismoaz eta frantziar hiriburuko jende jakin baten bizimoduaren berri izango dugu, besteak beste, zuzendariaren hirugarren film honetan.
Zuzendari eta gidoilaria: Jean Luc Godard. Aktoreak: Anna Karina, Sady Rebbot, André S. Labarthe, Guylaine Schlumberger |Izenburua: Vivre sa vie (fr), My life to live (en), Vivir su vida (es). | Herrialdea: Frantzia. Hizkuntza: Frantsesa. | Urtea: 1962
Bertsio honetarako: Vivre sa vie.avi (700 MB)
Gehiago jakiteko: