1 00:00:27,918 --> 00:00:34,221 VIVRE SA VIE. Hamabi sekuentziako filma 2 00:02:30,573 --> 00:02:36,170 "Besteei utzi eta norbere buruari eman beharra zaio norbera". Montaigne. 3 00:02:40,317 --> 00:02:46,984 "Bistrot"a. Nanak Paul utzi nahi du. Tragaperrasa. 4 00:02:51,628 --> 00:02:53,220 Benetan duzu harengan interesa? 5 00:02:55,165 --> 00:02:59,101 Badakizu?..., ez dakit, zer ote darabilt buruan... 6 00:02:59,769 --> 00:03:03,102 - Ni baino aberatsagoa al da? - Zer axola dizu horrek? 7 00:03:13,416 --> 00:03:14,849 Ez doa ondo, ezta? 8 00:03:15,318 --> 00:03:18,719 Batere ez; zehatza izan nahi nuen 9 00:03:19,589 --> 00:03:22,649 eta esateko modua ezin asma. 10 00:03:23,293 --> 00:03:26,922 akaso banekien nola, baina dagoeneko ez. 11 00:03:27,664 --> 00:03:31,498 Oraintxe, jakin behar dudanean. Ez zaizu inoiz gertatu? 12 00:03:32,335 --> 00:03:34,929 Zeure buruaz besterik ez duzu hitz egiten? 13 00:03:36,072 --> 00:03:37,198 Krudela zara gero! 14 00:03:39,642 --> 00:03:42,475 Ez naiz krudela, Nana, triste nago. 15 00:03:43,880 --> 00:03:46,610 Ni ez nago triste, Paul. Krudela naiz. 16 00:03:47,951 --> 00:03:50,351 Ez esan tontakeriarik. Ez gaude antzerkian. 17 00:03:52,422 --> 00:03:56,654 Ez didazu jaramonik egiten. Neuk egitea nahi duzu, ordea. 18 00:03:58,194 --> 00:04:00,355 Kokoteraino nago. Hil nahi dut. 19 00:04:01,064 --> 00:04:01,962 Benetan. 20 00:04:03,800 --> 00:04:05,097 Tontakeriak... 21 00:04:06,669 --> 00:04:10,605 Zurekin maiteminduta egoteak sutzen nau. Beti nabil erreguka. 22 00:04:12,108 --> 00:04:16,067 Neu ere banaiz. Krudela naizela diozu, baina zeu zara. 23 00:04:28,057 --> 00:04:31,458 Zergatik diozu hori? Gezurra da. Noiz? Igande gauean? 24 00:04:33,096 --> 00:04:36,588 Badakizu noiz... gizon hura aurkezteko erregutu nizun. 25 00:04:37,567 --> 00:04:39,398 Nahita egin zenuen. 26 00:04:40,069 --> 00:04:41,093 Bai, propio. 27 00:04:41,838 --> 00:04:43,430 Tamalgarria zara. 28 00:04:46,075 --> 00:04:48,339 Traizio egingo dizut berriro. 29 00:04:49,512 --> 00:04:50,638 Ez esan halakorik. 30 00:04:57,954 --> 00:05:03,358 Zu ikustea garrantzitsua zela uste nuen. Ezetz, orain. 31 00:05:04,661 --> 00:05:07,391 Hitz eginez gero, badugu berriro hastea... 32 00:05:07,697 --> 00:05:10,063 Zenbat eta gehiago hitz egin, hainbat eta gutxiago balio hitzek. 33 00:05:12,235 --> 00:05:15,727 Antzeztera iritsis gero, ez da zuri esker izango. 34 00:05:16,840 --> 00:05:18,705 Antzerkia ez da dena. 35 00:05:18,975 --> 00:05:20,704 Zeu ere bai! Zergatik diozu hori? 36 00:05:21,377 --> 00:05:23,504 Nahi badut, zer axola zaizu? 37 00:05:24,347 --> 00:05:26,440 Niregan erreparatuko dute inoiz. 38 00:05:37,160 --> 00:05:38,923 Bai, baina ezin amore eman. 39 00:05:39,596 --> 00:05:45,193 Nik ez dut musika utziko. Ez ditut zure ingeles eskolak nahi. 40 00:05:46,135 --> 00:05:50,162 Ez dut amore ematen, inolaz ere. Tipo horrek argazkiak egin behar dizkit. 41 00:05:51,774 --> 00:05:53,639 Zinema egingo dut agian. 42 00:05:54,744 --> 00:05:56,143 Ikusi nahi nuke. 43 00:05:56,913 --> 00:05:58,380 Zeinen krudela zaren, Paul! 44 00:06:07,590 --> 00:06:13,688 Bazara, zinez... beti izan da horrela. 45 00:06:14,931 --> 00:06:18,867 Maite nauzula diozu, berezia natzaizula. 46 00:06:20,904 --> 00:06:25,136 Ia ez zaitut maite dagoeneko, baina berezia zara oraindik. 47 00:06:26,543 --> 00:06:29,910 Zertarako diozu hori? Den-denak zarete berdinak. 48 00:06:31,381 --> 00:06:33,906 Zer du txarra lana bilatzeak? 49 00:06:34,684 --> 00:06:37,278 Gainontzekoak baino okerrago ematen dizu horrek. 50 00:06:38,187 --> 00:06:41,020 Dirurik ez dudalako utziko nauzu. 51 00:06:41,591 --> 00:06:42,785 Bai, litekeena da. 52 00:06:45,428 --> 00:06:47,692 Telefonoz aipaturiko argazkiak dauzkazu? 53 00:06:49,666 --> 00:06:52,965 Ahantzi egin ditut. Aste bukaerarako, prest. 54 00:06:55,338 --> 00:06:57,932 Ondo zaude? Ondo jaten duzu? 55 00:06:58,174 --> 00:07:00,699 Belarrietako mina izan nuen. Ondo zeudela esan zuen sendagileak. 56 00:07:01,778 --> 00:07:04,212 Zer egiten duzu Pathé-Marconin? 57 00:07:04,447 --> 00:07:05,812 Diskoak saldu. 58 00:07:08,051 --> 00:07:09,746 2.000 franko uzterik bai? 59 00:07:11,020 --> 00:07:12,749 Nik? Baita zera ere! 60 00:07:14,624 --> 00:07:17,457 Zure gurasoak pozik egongo dira joan naizelako. 61 00:07:18,361 --> 00:07:19,794 Ez, eurek maite zaituzte. 62 00:07:19,963 --> 00:07:21,123 Ez esan! 63 00:07:23,566 --> 00:07:25,329 Zer dio begirada horrek? 64 00:07:33,743 --> 00:07:34,801 Ezer ere ez. 65 00:07:35,979 --> 00:07:38,209 Tira, ez gara horregatik borrokatuko! 66 00:07:39,949 --> 00:07:41,678 Nirekin jokatuko? 67 00:07:48,124 --> 00:07:49,853 Txanponik bai? Nik bat baino ez. 68 00:08:13,282 --> 00:08:14,180 Ea, hasi! 69 00:08:36,205 --> 00:08:39,072 Aitaren ikasleek idatzitako diktaketa horiek... 70 00:08:39,876 --> 00:08:40,843 Zer? 71 00:08:41,411 --> 00:08:45,541 Bazkalorduan batzuk erakutsi zizkigun atzo. 72 00:08:46,015 --> 00:08:49,781 Euren animalia gustukoenak deskribatu behar dituzte. 73 00:08:51,020 --> 00:08:53,352 Zortzi urteko neskak oiloa aukeratu zuen. 74 00:08:54,891 --> 00:08:59,590 Nola zen? "Oiloa barrualdeko eta kanpoaldeko animalia da... 75 00:08:59,896 --> 00:09:02,023 "... kanpoaldea kenduta barrua geratzen da... 76 00:09:02,165 --> 00:09:05,032 "... eta barrualdea kendutakoan arima ikusten da." 77 00:09:16,779 --> 00:09:23,685 Disko-denda. Bi mila franko. Nanak bizitza bizi du. 78 00:09:33,496 --> 00:09:35,225 Ez, jauna, ez daude dagoeneko. 79 00:09:41,137 --> 00:09:42,627 Eta Judy Garland? 80 00:09:50,146 --> 00:09:54,207 Romeoren gitarra-diskorik bai? 81 00:09:55,818 --> 00:09:58,013 Nola izena du? Raphael Romero. 82 00:10:04,927 --> 00:10:06,656 Raphael Romero gitarrarekin. 83 00:10:07,163 --> 00:10:08,926 Hondoan duzu. 84 00:10:36,058 --> 00:10:37,719 Gaixorik jarraitzen du Ritak? 85 00:10:38,494 --> 00:10:40,359 Ostegunean da etortzekoa. 86 00:10:40,696 --> 00:10:42,459 2.000 franko zor dizkit. 87 00:10:47,370 --> 00:10:49,770 - Utzi ahal dizkidazu 2.000 franko? - Erotuta ala? Sosik ez dut. 88 00:10:51,808 --> 00:10:54,140 - Larria al da? - Ez, okerrago. 89 00:12:02,078 --> 00:12:03,807 Polita dirudi irakurtzen duzunak. 90 00:12:04,146 --> 00:12:07,206 Historia ergela da, baina bikain dago idatzita. 91 00:12:08,918 --> 00:12:13,719 "Izarrez jositako zeru turkesarantz altxa zuen soa, eta niregana biratu... 92 00:12:14,624 --> 00:12:18,924 `Bizitza bizia darakusta denak zuregan. Logikari jarraiki...' Moztu egin nuen. 93 00:12:19,595 --> 00:12:22,758 `Balio handiegia aitortzen diozu logikari' 94 00:12:23,065 --> 00:12:27,627 Segundo batzuetan, garaipen sentsazio mingotsak hartu ninduen. 95 00:12:28,404 --> 00:12:30,565 Bihotz apurtua gehiago ez. 96 00:12:30,740 --> 00:12:35,700 Ezta ausart aurpegia jarri beharrik ere. 97 00:12:35,978 --> 00:12:39,243 ... Bai, inondik ere, atakatik irteteko era dotorea." 98 00:12:48,925 --> 00:12:55,228 Atezaina. Paul. Jeanne D'Arc-en Pasioa. Kazetari bat. 99 00:13:21,590 --> 00:13:23,057 Eman nire giltza, andrea. 100 00:13:25,127 --> 00:13:26,287 Ados. 101 00:13:37,306 --> 00:13:38,705 Ea, emadazu giltza! 102 00:13:55,091 --> 00:13:56,490 Argazkiak dauzkat. 103 00:14:05,568 --> 00:14:08,935 Ez du nire antzik, zure antza handiagoa du. 104 00:14:10,473 --> 00:14:12,498 - Afaltzera etorriko? - Ez. 105 00:14:14,543 --> 00:14:16,135 Saint-Michela noa. 106 00:14:16,746 --> 00:14:17,974 Tira, zatoz afaltzera. 107 00:14:18,147 --> 00:14:21,708 Ez naiz gose. Zinerako gogoa dut. Agur. 108 00:14:58,821 --> 00:15:02,723 Heriotzarako prestatzera etorri gatzaizkizu. 109 00:15:16,005 --> 00:15:18,405 Iritsi al da unea? 110 00:15:28,617 --> 00:15:30,278 Zein heriotza? 111 00:15:35,224 --> 00:15:36,816 Sua. 112 00:15:49,839 --> 00:15:54,833 Nola sinets dezakezu oraindik Jainkoak bidali zaituela? 113 00:15:59,748 --> 00:16:05,709 Jainkoak badaki nora garamatzan. Geuk ez dugu bidea helmugan baino ulertzen. 114 00:16:17,032 --> 00:16:19,000 Bai, alaba nau. 115 00:16:29,178 --> 00:16:31,078 Eta garaipen handia? 116 00:16:38,287 --> 00:16:40,380 Nire sufrikarioa izango da! 117 00:16:41,857 --> 00:16:43,188 Eta askapena? 118 00:16:53,002 --> 00:16:54,196 Heriotza. 119 00:17:09,485 --> 00:17:10,884 Heriotza. 120 00:17:20,496 --> 00:17:22,589 Agur esan dizut. 121 00:17:22,765 --> 00:17:24,562 Zinema ordaindu dizut. 122 00:17:24,733 --> 00:17:25,791 Hau da dagoena. 123 00:17:39,949 --> 00:17:41,416 Ez al genuen hitzordua? 124 00:17:41,717 --> 00:17:44,652 Etorriko ote zinen nengoen. 125 00:17:44,920 --> 00:17:46,785 Zer dela eta? Atzeratuta nator? 126 00:17:46,956 --> 00:17:50,448 Zertxobait, baina ez nioen horregatik. 127 00:17:51,093 --> 00:17:53,561 Garaiztiarra naiz, oro har. 128 00:17:55,297 --> 00:17:57,094 Gaueko hamaikak berandu da oso. 129 00:18:02,438 --> 00:18:04,633 Neu ere ahantzi zinelakoan nengoen. 130 00:18:06,208 --> 00:18:07,607 Zer nahi duzu? 131 00:18:07,910 --> 00:18:09,810 Croissantik ba al dago? 132 00:18:10,346 --> 00:18:11,677 Bada, kafea. 133 00:18:14,984 --> 00:18:17,282 Laguna zenuen hura? 134 00:18:18,053 --> 00:18:19,520 Ez, anaia daukat. 135 00:18:20,956 --> 00:18:22,389 Anaia asko duzu? 136 00:18:23,092 --> 00:18:25,151 Bost, eta hiru ahizpa. 137 00:18:26,629 --> 00:18:28,722 Harrituta? Halaxe da. 138 00:18:31,934 --> 00:18:33,925 Zertan zabiltza asteazkenetik? 139 00:18:34,937 --> 00:18:36,302 Ezer berezitan ez. 140 00:18:38,107 --> 00:18:40,132 Hor aurreko autoa zeurea al da? 141 00:18:41,577 --> 00:18:43,807 Zer da? Jaguarra? 142 00:18:44,046 --> 00:18:48,244 Ez, Alfa Romeoa. Autoak gustuko dituzu? 143 00:18:48,617 --> 00:18:51,051 Ideiarik ez dut. 144 00:18:53,489 --> 00:18:56,652 Noiz nahi duzu argazkiak egitea? 145 00:18:57,393 --> 00:19:00,556 Nahi duzunean. Ados nago,esan nizun. 146 00:19:01,563 --> 00:19:03,463 Igandean baino ezin dut, hala ere. 147 00:19:05,067 --> 00:19:07,365 Igandean Londresera joan behar dut. 148 00:19:08,070 --> 00:19:09,560 Ez dakit ba, orduan. 149 00:19:12,608 --> 00:19:15,543 Orain, nekatuta al zaude? 150 00:19:16,912 --> 00:19:20,211 Ezetz badiotsut, nornahi naizela usteko duzu, ezta? 151 00:19:20,582 --> 00:19:22,243 Inola ere ez. 152 00:19:24,586 --> 00:19:27,885 Benetan uste al duzu zinema egin dezakedala? 153 00:19:28,057 --> 00:19:31,686 Bai, hala uste dut. Begira, prospektu bat ekarri dizut. 154 00:19:42,204 --> 00:19:44,195 Horrelako zerbait ere egin nahi nuke. 155 00:19:46,809 --> 00:19:48,174 Zertarako balio du? 156 00:19:48,677 --> 00:19:51,271 Zineman dabiltzan guztiei banatzen zaizkie, 157 00:19:52,614 --> 00:19:54,946 eta bizpahiru egunean, agian, telefonoak joko dizu. 158 00:19:58,287 --> 00:20:00,278 Biluzteak kezkatzen nau. 159 00:20:01,023 --> 00:20:03,287 Pixka bat baino ez. Zer axola dio? 160 00:20:05,894 --> 00:20:08,419 2.000 franko utziko zenizkidake? 161 00:20:08,764 --> 00:20:10,755 Ez, baina ez dauzkat. 162 00:20:12,935 --> 00:20:14,300 Goazen, logure naiz. 163 00:20:19,842 --> 00:20:21,742 Eta argazkiak? 164 00:20:22,311 --> 00:20:23,573 Nirekin geratuko zara orduan? 165 00:20:40,295 --> 00:20:47,827 Polizia. Nanaren itaunketa. 166 00:21:12,327 --> 00:21:17,196 Flexburg, Mosellen jaioa 1940ko apirilaren 15ean. 167 00:21:17,466 --> 00:21:19,866 Bizilekurik gabe egun. Hala da? 168 00:21:22,504 --> 00:21:24,028 Ondo, eta? 169 00:21:25,240 --> 00:21:28,266 Ondo. Kalean nindoan eta... 170 00:21:29,077 --> 00:21:31,511 ... emakume bat ikusi nuen egunkaria erosten. 171 00:21:32,314 --> 00:21:36,808 Orduan, bada... dirua poltsotik atera zuen. 172 00:21:38,821 --> 00:21:41,517 Ez zituen mila franko erortzen ikusi. 173 00:21:43,058 --> 00:21:48,360 Orduan... egunkaria erosteko itxurak egin nituen, 174 00:21:49,097 --> 00:21:51,793 eta mila frankoak oinaz estali nituen. 175 00:21:54,636 --> 00:21:57,332 Joan egin zen, eta... 176 00:22:03,779 --> 00:22:05,337 Konturatu al zen? 177 00:22:17,392 --> 00:22:19,223 Niregana itzuli eta 178 00:22:20,696 --> 00:22:23,290 begietara begiratu zidan. 179 00:22:25,267 --> 00:22:29,226 Dirua itzuli egin nion. 180 00:22:38,146 --> 00:22:40,011 Zergatik salatu zaitu orduan? 181 00:22:40,849 --> 00:22:44,080 Ez dakit. Gaizki deritzot. 182 00:22:53,462 --> 00:22:55,692 Ez duzu Parisen norengana jo? 183 00:22:57,432 --> 00:22:59,127 Tarteka, lagunen bat. 184 00:23:00,569 --> 00:23:01,797 Mutilak? 185 00:23:05,307 --> 00:23:06,467 Tarteka. 186 00:23:10,913 --> 00:23:13,279 Zergatik ez duzu aurrerakinik eskatzen? 187 00:23:14,816 --> 00:23:16,784 Egin nuen, askotan. 188 00:23:20,055 --> 00:23:21,750 Zer egingo duzu? 189 00:23:22,824 --> 00:23:25,349 Ez dakit..., ni... 190 00:23:27,496 --> 00:23:28,622 Ni..., beste bat da. 191 00:23:35,003 --> 00:23:41,772 Kanpoaldeko bulebarrak. Lehen gizona. Logela. 192 00:24:48,176 --> 00:24:48,835 Zurekin naramazu? 193 00:25:01,556 --> 00:25:02,545 Hemen al da? 194 00:25:04,226 --> 00:25:05,386 Izan zara inoiz? 195 00:25:24,980 --> 00:25:26,140 Ez al da inor? 196 00:25:26,748 --> 00:25:28,579 27 edo 28 logela? 197 00:25:31,153 --> 00:25:32,313 27.a. 198 00:26:47,028 --> 00:26:48,325 Erretzailea? 199 00:26:54,970 --> 00:26:56,198 Sekula ez dago hautsontzirik. 200 00:27:12,888 --> 00:27:13,912 Zenbat da? 201 00:27:16,391 --> 00:27:18,655 Ez dakit, zeuk erabaki. 202 00:27:21,997 --> 00:27:23,396 Ez dakit. 203 00:27:25,367 --> 00:27:26,664 Lau mila franko? 204 00:27:44,986 --> 00:27:46,044 Mila zor dizkidazu. 205 00:27:46,955 --> 00:27:48,217 Ez dut itzultzekorik. 206 00:27:49,825 --> 00:27:51,486 Zuretzat, ez du axola. 207 00:27:56,431 --> 00:27:58,023 Biluztu guztiz orduan. 208 00:28:07,809 --> 00:28:08,901 Zergatik ez ahoan? 209 00:28:20,522 --> 00:28:22,956 Yvetterekin topaketa. Errabaletako kafetegia. 210 00:28:23,124 --> 00:28:27,083 Raoul. Tiroketa kanpoaldean. 211 00:28:43,445 --> 00:28:44,912 Yvette, zer moduz bizi zara? 212 00:28:45,580 --> 00:28:47,775 Ez zaitut ezagutu ia. 213 00:28:48,650 --> 00:28:50,140 - Zertan zabiltza? - Eta zu? 214 00:28:50,318 --> 00:28:51,808 Hainbestean. 215 00:28:51,987 --> 00:28:53,750 - Baita neu ere. - Ondo! 216 00:28:53,922 --> 00:28:56,220 - Zergatik? - Uste nuen... 217 00:28:57,325 --> 00:28:59,816 Zer egiten duzu hemen? 218 00:29:01,696 --> 00:29:03,163 Egarri naiz. Edango dugu zer edo zer? 219 00:29:05,667 --> 00:29:07,066 Non dabil Raymond? 220 00:29:08,870 --> 00:29:10,565 Ea... kontatuko dizut. 221 00:29:10,805 --> 00:29:12,033 Zer gertatu da? 222 00:29:13,441 --> 00:29:14,874 Bizitza krudela da. 223 00:29:15,477 --> 00:29:19,937 Joan nahi nuke, herrialde epelen batera, ihesean. 224 00:29:20,749 --> 00:29:22,239 Ihesa, txantxa da hori. 225 00:29:23,451 --> 00:29:24,577 Horrela baita. 226 00:29:46,541 --> 00:29:48,236 Itxaron, oraintxe nator. 227 00:30:06,795 --> 00:30:07,989 Kontaidazu. 228 00:30:09,030 --> 00:30:10,657 Gau batean, Raymond 229 00:30:12,934 --> 00:30:16,597 Bresterako tren-txartelekin etorri zen. 230 00:30:17,472 --> 00:30:20,600 Lana zuela zioen, eta joan egin ginen denok, 231 00:30:21,142 --> 00:30:23,838 eta portu ondoko hotel batean bizitzen jarri. 232 00:30:27,082 --> 00:30:29,277 Ez nuen egun osoan ikusten. 233 00:30:30,352 --> 00:30:31,842 "Lanean" aritzen zen. 234 00:30:32,487 --> 00:30:35,513 Haurrekin paseatzen nintzen, eta izozkiak erosten nizkien. 235 00:30:37,158 --> 00:30:39,353 Kezkatu egin nintzen. 236 00:30:39,561 --> 00:30:43,190 nola irabazten ote zuen dirua. 237 00:30:43,932 --> 00:30:48,028 Gau batean, hiru aste igarotakoan, 238 00:30:49,304 --> 00:30:51,169 ez zen berriro itzuli. 239 00:30:52,107 --> 00:30:54,473 Bakarrik moldatu naiz 240 00:30:55,977 --> 00:31:00,004 haurrekin eta zaindu nahi ez zituen amaginarrebarekin, ez bainau maite. 241 00:31:01,583 --> 00:31:06,350 Arian-arian, prostituta egin nintzen. Erosoagoa zen. 242 00:31:09,457 --> 00:31:15,555 Bi urte geroago, zinemara joan nintzen. 243 00:31:16,231 --> 00:31:20,395 eta amerikar film batean ikusi nuen aktore. 244 00:31:22,103 --> 00:31:23,695 Ondo doakizu orain? 245 00:31:23,872 --> 00:31:25,533 Bai, oso ondo. 246 00:31:25,658 --> 00:31:28,758 - Zerbait nahi? - Bai, zuri lehorra eta gorria. 247 00:31:32,547 --> 00:31:33,707 Ez da alaia, halere. 248 00:31:33,915 --> 00:31:36,907 Tristea da, baina ez naiz erantzule. 249 00:31:41,356 --> 00:31:45,087 Gure ekintzen ardura daukagu, beti. Libre gara. 250 00:31:46,194 --> 00:31:48,560 Eskua altxatzen dut, eta erantzule naiz. 251 00:31:50,098 --> 00:31:53,295 Burua eskubitara biratuta, erantzule naiz. 252 00:31:55,303 --> 00:31:58,500 Zorigaitzeko naizela... bada gauza bera. 253 00:32:00,475 --> 00:32:03,069 Erretzean. 254 00:32:04,779 --> 00:32:07,907 Begiak itxitakoan. 255 00:32:11,119 --> 00:32:13,815 Ardura daukadala ahanzten zaidalarik ere, hala naiz. 256 00:32:15,757 --> 00:32:18,521 Niotsuna, ihes egin nahi izatea, txantxa hutsa. 257 00:32:19,394 --> 00:32:21,191 Dena da eder, 258 00:32:22,730 --> 00:32:25,460 Interesatzea da gakoa. 259 00:32:29,104 --> 00:32:33,268 Nolanahi ere, gauzak direna dira. 260 00:32:34,375 --> 00:32:36,570 Aurpegiak aurpegi, 261 00:32:37,979 --> 00:32:39,606 Platerak plater. 262 00:32:40,048 --> 00:32:41,481 Gizonak gizon dira. 263 00:32:42,617 --> 00:32:45,609 Eta bizitza, bizitza. 264 00:32:52,160 --> 00:32:57,462 Agurtu dudan mutilak ezagutu nahi zaitu. Axola al zaizu? 265 00:32:57,999 --> 00:32:59,193 Prest nago. 266 00:33:17,552 --> 00:33:24,048 Ez da zinema izarra, nire kutuna. 267 00:33:24,626 --> 00:33:30,656 Ekoizpen katean aritzen da, lantegian. 268 00:33:31,766 --> 00:33:38,433 Biltegi baten atzealdeko irteera xarmangarrira 269 00:33:39,073 --> 00:33:45,740 ematen duen logela umilean bizi gara, trenbide azpian. 270 00:33:46,614 --> 00:33:52,746 Ez dugu Erribera frantsesik oporretan 271 00:33:53,488 --> 00:33:59,586 Ez dugu aita maitagarri, jolastidun familiarik. 272 00:34:00,929 --> 00:34:07,732 Baina nire kutunaren begien dir-dirak 273 00:34:08,203 --> 00:34:14,472 gaueko izarrek baino gehiago balio du niretzat. 274 00:34:15,510 --> 00:34:22,348 Eta, gainontzeko jendea loak hartzen duenean, 275 00:34:22,850 --> 00:34:28,618 arrastiko azken eguzki printzak dakuskigu oraindik gure leihoan. 276 00:34:30,124 --> 00:34:36,620 Lau pareton babesean xuxurlatu egiten dugu, 277 00:34:37,432 --> 00:34:43,803 eta amodioa egin, elkarrekin, gela ilundu berrian. 278 00:34:52,180 --> 00:34:53,875 Emakume ibilia da, ala kurtsi hutsa? 279 00:34:57,051 --> 00:35:01,173 Irain ezazu. Kurtsia bada, haserretuko da. Ibilia bada, irribarre egingo du. 280 00:35:16,137 --> 00:35:17,263 Ea. 281 00:35:26,447 --> 00:35:28,210 Yvetteren laguna zara? 282 00:35:30,785 --> 00:35:33,253 Ezagutzen zaitut. 283 00:35:33,821 --> 00:35:36,221 - Ez da egia. - Duela hiru hile ikusi nuen, 284 00:35:37,692 --> 00:35:41,628 Saint-Germain bulebarrean, argazkiei begira. 285 00:35:42,196 --> 00:35:43,424 Egia da! 286 00:35:44,465 --> 00:35:47,866 Zergatik diozu, bada, ezetz? Zernahi esaten duzu. 287 00:35:49,437 --> 00:35:53,498 Erridikulua zara. Zergatik begiratzen nauzu horrela? 288 00:35:55,009 --> 00:35:58,445 Ergel itxura duzu, eta gaizki orraztuta zaude. 289 00:36:04,786 --> 00:36:06,617 Itxaron. Zerbait esan behar dizut. 290 00:36:50,331 --> 00:36:51,389 Nire begiak... 291 00:36:59,741 --> 00:37:07,443 Gutuna. Raoul berriro ere. Eliseoko zelaiak. 292 00:37:46,320 --> 00:37:52,953 Andere agurgarria: zeurean lan egin duen lagun batek helbidea eman dit. 293 00:38:29,063 --> 00:38:36,765 berton toki bat izateak poztu egingo ninduke. 294 00:38:52,253 --> 00:38:56,155 22 urte ditut. 295 00:39:11,105 --> 00:39:16,941 Nago polita naizela. 296 00:39:23,851 --> 00:39:28,379 Metro eta hirurogeita bederatzi dut. 297 00:40:01,022 --> 00:40:12,092 Ile laburra, 298 00:40:30,318 --> 00:40:37,417 baina laster hazten da. 299 00:40:51,172 --> 00:40:59,375 Argazkia bidaltzen dizut. 300 00:41:03,818 --> 00:41:05,285 Ah, zeu zara! 301 00:41:07,855 --> 00:41:09,345 Gutun klasikoa... 302 00:41:11,926 --> 00:41:13,188 Bai, neu naiz. 303 00:41:15,730 --> 00:41:17,561 Nola dakizu hemen nagoela? 304 00:41:18,165 --> 00:41:23,967 Jarraitu egin dizut. Autotik ikusi zaitut sartzen. 305 00:41:25,106 --> 00:41:27,506 Benetan? Larrua behar da gero!. 306 00:41:27,842 --> 00:41:30,367 Ez, polita zara oso. 307 00:41:39,820 --> 00:41:41,811 Lehengoan ihes egin zenuen. 308 00:41:42,356 --> 00:41:43,414 Noiz? Ez. 309 00:41:44,258 --> 00:41:48,627 Kafetegi parean gaizkilea hil zenean; desagertu egin zinen. 310 00:41:49,864 --> 00:41:55,530 Ez dut uste gaizkileak zirenik. Politika kontuak ziren. 311 00:41:57,438 --> 00:41:59,429 Ah! beno. 312 00:42:00,408 --> 00:42:03,571 Edonola ere, ez diot hori ausarta ez zarela esateko. 313 00:42:04,879 --> 00:42:06,710 Kalakan aritzearren diot. 314 00:42:19,927 --> 00:42:21,554 Zer deritzozu nitaz? 315 00:42:27,301 --> 00:42:29,428 Ona zarela. 316 00:42:32,506 --> 00:42:36,636 On begirada duzu. 317 00:42:37,812 --> 00:42:42,875 Beno, ez duzu ulertu; zaila da esaten. 318 00:42:43,451 --> 00:42:44,748 Zergatik ez? 319 00:42:52,693 --> 00:42:58,654 Ez dut erantzun kristauik espero. Hau da: 320 00:42:58,933 --> 00:43:01,731 Emakume mota jakin batean sailkatzen al nauzu? 321 00:43:10,644 --> 00:43:12,271 Berezi izatea gustuko duzu? 322 00:43:14,915 --> 00:43:16,143 Zergatik? 323 00:43:17,451 --> 00:43:18,748 Hargatik. 324 00:43:19,954 --> 00:43:22,184 Niretzat, hiru emakume mota dago... 325 00:43:26,360 --> 00:43:29,352 Aurpegiera bakarra dutenak, bi dauzkatenak, edo hiru. 326 00:43:37,304 --> 00:43:39,568 Yvettek eman dizu helbidea? 327 00:43:46,714 --> 00:43:48,614 Benetan nahi duzu? 328 00:43:48,983 --> 00:43:49,950 Zergatik? 329 00:43:51,886 --> 00:43:53,786 Diru gehiago irabazi nahi nuke. 330 00:43:55,389 --> 00:43:58,017 Neuk lor dezaket hori. 331 00:43:58,325 --> 00:44:00,293 Bai, edo? Oso ondo. 332 00:44:14,041 --> 00:44:16,908 Zergatik ez zara zinema egiten saiatu? 333 00:44:17,678 --> 00:44:22,047 Saiatu nintzen, orain bi urte, antzerkian. 334 00:44:23,751 --> 00:44:26,447 Châteleten antzeztu nuen, Pacifico-n... 335 00:44:27,555 --> 00:44:30,251 Eta Eddie Constantinerekin film bat egin nuen behin. 336 00:44:31,892 --> 00:44:34,884 Bizitza kontatzen ari natzaizu. Penagarria da! 337 00:44:37,698 --> 00:44:40,531 Ez, lagun nauzu. 338 00:44:42,937 --> 00:44:46,236 - Ea, egizu irribarre. - Ez dut gogorik. 339 00:45:26,413 --> 00:45:28,040 Zurekin etorri behar al dut? 340 00:45:38,292 --> 00:45:39,782 Noiz hasiko naiz? 341 00:45:40,828 --> 00:45:44,889 "Hiriko argiak piztutakoan; nesken pasiera itxaropenik gabekoak hasitakoan" 342 00:45:52,539 --> 00:45:59,001 Arratsaldeak. Dirua. Komunak. Plazera. Hotelak. 343 00:46:01,415 --> 00:46:03,246 Zer egin behar dut zehazki? 344 00:46:03,584 --> 00:46:07,020 Xarma salerostean datza prostituzioa. 345 00:46:07,187 --> 00:46:11,146 bezeroak irabazi eta ustiapenerako baldintza egokiak zehazteko. 346 00:46:14,328 --> 00:46:16,558 Garrantzitsua da polita izatea? 347 00:46:16,830 --> 00:46:21,267 Edertasuna ez da ezinbestekoa, 348 00:46:21,535 --> 00:46:26,666 baina proxeneten arreta bereganatzen du, 349 00:46:27,074 --> 00:46:30,874 erakargarritasun fisikoa etekin oparoen iturri izan daiteke eta. 350 00:46:32,112 --> 00:46:34,103 Izena eman behar al da? 351 00:46:34,782 --> 00:46:37,580 1946ko apirilaren 13ko legeaz geroztik 352 00:46:37,818 --> 00:46:45,657 prostitutek osasun-kontrola dute, baina ez poliziena. 353 00:46:45,960 --> 00:46:51,330 1946ko legea eta 1947ko azaroaren 5eko 2.253 dekretuak 354 00:46:51,498 --> 00:46:56,401 prostituta izan daitekeen emakume ororen 355 00:46:56,570 --> 00:47:00,267 Osasun-fitxategi Nazionala 356 00:47:00,441 --> 00:47:02,568 ezarri zuten. 357 00:47:03,711 --> 00:47:05,576 Zer egin behar dut? 358 00:47:06,246 --> 00:47:09,647 Toki guztietan da gauza bera. 359 00:47:10,150 --> 00:47:12,914 Janzkera, ibilera eta makillajea dela medio, 360 00:47:13,087 --> 00:47:15,749 prostitutak kalean zergatik dagoen darakusta. 361 00:47:15,956 --> 00:47:17,924 Batzuetan, legeak kontrakoa badio ere 362 00:47:18,092 --> 00:47:21,755 bezeroari erasotzen dio. 363 00:47:23,263 --> 00:47:24,992 Zein tarifatan egongo naiz? 364 00:47:25,666 --> 00:47:30,126 300 frankotik 15.000ra. 365 00:47:30,304 --> 00:47:34,798 minutu batzuetatik ordu betera iraun dezaken hitzorduaren truke. 366 00:47:34,975 --> 00:47:38,638 5.000 frankotik 50.000ra gau osoaren truke. 367 00:47:39,947 --> 00:47:41,539 Noranahira joan naiteke? 368 00:47:42,316 --> 00:47:45,877 Kontrolatzen saiatu dira, Parisen bereziki. 369 00:47:46,053 --> 00:47:49,318 Poliziaren agindu batek, 1958ko abuztuaren 25ekoak, 370 00:47:49,523 --> 00:47:54,620 Bois de Boulognen eta 371 00:47:54,795 --> 00:47:56,487 Eliseoko zelaien auzoan era errepikatuan 372 00:47:56,563 --> 00:47:59,999 ibiltzea debekatzen du. 373 00:48:00,701 --> 00:48:02,566 Portzentaia kobratuko dut? 374 00:48:02,970 --> 00:48:06,997 Aldez aurretik tasa bat ezartzen da. 375 00:48:07,408 --> 00:48:09,342 Eliseoko zelaien auzoan, 376 00:48:09,510 --> 00:48:11,637 20.000-30.000 frankokoa eguneko. 377 00:48:11,845 --> 00:48:13,779 Asteburuetan ordaintzen da. 378 00:48:15,282 --> 00:48:17,011 Logela bat izango dut niretzat? 379 00:48:17,651 --> 00:48:21,712 Hotelek, normalean, toallak aldatzen dituzte, baina izarak ez. 380 00:48:21,955 --> 00:48:25,789 Batzuetan, oheek beheko estalkia baino ez dute izaten. 381 00:48:27,227 --> 00:48:28,353 Eta polizia? 382 00:48:29,129 --> 00:48:31,791 Sarekadak egiten dituzte, interpelazioak. 383 00:48:31,965 --> 00:48:39,804 Behar bezala ez daudenak medikutara bidaltzen dituzte. 384 00:48:42,843 --> 00:48:44,743 Kafetegietan edateko eskubidea al dut? 385 00:48:45,145 --> 00:48:48,205 Prostituta mozkorra ez da eraginkorra, 386 00:48:48,382 --> 00:48:51,010 ez oso maitatua, iskanbilak eragiten baititu. 387 00:48:54,388 --> 00:48:55,878 Eta haurdun geratzen banaiz? 388 00:48:56,590 --> 00:49:00,390 Jendeak uste du prostitutek beti abortatzen dutela 389 00:49:00,561 --> 00:49:01,550 Hori ez da horrela. 390 00:49:02,096 --> 00:49:07,932 Haurdunaldia eragozten saiatzen dira beti, drogen bidez-edo. 391 00:49:08,435 --> 00:49:12,201 Haurdun daudenean, baina, arraroa da abortatzea. 392 00:49:14,374 --> 00:49:15,807 Den-denak onartu behar ditut? 393 00:49:16,143 --> 00:49:20,807 Prostitutak beti behar du bezeroentzat prest. 394 00:49:21,248 --> 00:49:23,682 Ordain dezaketenak onartu behar ditu. 395 00:49:24,852 --> 00:49:29,915 Hau... Hori... hura... bestea... 396 00:49:34,194 --> 00:49:36,025 Egunero izaten da bezerorik? 397 00:49:36,330 --> 00:49:39,128 Behe-mailetako prostitutek 398 00:49:39,299 --> 00:49:41,392 bost eta zortzi artean eguneko. 399 00:49:42,002 --> 00:49:48,373 4.000 5.000 inguru eguneko, baina batzuek lansari gehigarriak dituzte. 400 00:49:48,642 --> 00:49:52,305 Larunbat edo jai bezperetan, 60 bezero eguneko arrunta da. 401 00:49:53,914 --> 00:50:00,717 Gazte bat. Luigi. Nanak, zoriontsua ote den. 402 00:50:01,155 --> 00:50:02,918 Oporrak izango ditut? 403 00:50:03,090 --> 00:50:06,025 Mediku-kontsulta ostean, normalean, 404 00:50:06,193 --> 00:50:09,822 gizonak pasieran darama, 405 00:50:10,330 --> 00:50:13,458 landara, semea ikustera. 406 00:50:13,734 --> 00:50:16,202 Itzulitakoan, jatetxera edo zinemara joaten dira. 407 00:50:21,208 --> 00:50:22,835 - Luigi hemen al da? - Goian. 408 00:50:26,013 --> 00:50:27,605 Bost minutu eta bagoaz. 409 00:50:27,781 --> 00:50:29,373 Dena den, filma hasia da. 410 00:50:32,980 --> 00:50:34,980 Zuri lehorra. 411 00:51:07,387 --> 00:51:08,718 Zigarretarik bai? 412 00:51:09,122 --> 00:51:11,613 - Bai, zein? - Ez, jakitearren baino ez zen. 413 00:52:01,375 --> 00:52:03,866 - Zigarretarik bai? - Behean badute. 414 00:52:13,020 --> 00:52:15,215 - Zer moduz? - Hala-nola. 415 00:52:17,391 --> 00:52:19,391 Zinera joatekoak ginen. Horregatik bekozko iluna. 416 00:52:20,193 --> 00:52:21,123 Barre eragingo dizut. 417 00:52:31,638 --> 00:52:34,106 Puztukia puzten duen umearena egingo dizut... 418 00:53:31,932 --> 00:53:33,832 Zu izan behar zintudan mutil-lagun. 419 00:53:34,668 --> 00:53:36,761 Eztabaidatzen utziko orain? 420 00:57:11,318 --> 00:57:19,783 Espaloia. Tipo bat. Zoriontasuna ez da alaia. 421 00:58:01,067 --> 00:58:03,365 Fleytoux komisarioak BMWa erosi du. 422 00:58:36,770 --> 00:58:38,704 Aulkiak jartzea bazuten. 423 00:58:39,239 --> 00:58:40,638 Bai, hala da beti. 424 00:58:48,715 --> 00:58:51,843 - Zenbat nahi? - Hiru mila. Bost, biluzteko. 425 00:58:54,754 --> 00:58:57,746 - Ez duzu horrelako besterik, ez? - Eskatu behar ditut. 426 00:58:59,826 --> 00:59:03,421 Horrelako bat, orduan? Txikia... Maitagarria izango naiz oso. 427 00:59:07,834 --> 00:59:09,392 Maiz etortzen al zara? 428 00:59:12,005 --> 00:59:15,338 - Ikusi zaitut, esango nuke. - Bai, agian. 429 00:59:19,212 --> 00:59:20,702 Nola duzu izena? 430 00:59:24,284 --> 00:59:25,512 Ederra da. 431 00:59:28,221 --> 00:59:30,018 Bai, oso gustuko dut. 432 00:59:31,191 --> 00:59:32,715 Zer duzu lanbide? 433 00:59:33,526 --> 00:59:35,619 Publizitaterako argazkiak egiten ditut. 434 00:59:36,362 --> 00:59:40,059 - Zinema bezalakoa al da? - Ez, argazkiak dira. 435 00:59:41,267 --> 00:59:44,031 Film bat egin nuen Eddie Constantinerekin. 436 00:59:44,270 --> 00:59:47,205 "Y a pas d'pitié". Ikusi al duzu. 437 00:59:51,745 --> 00:59:55,078 Ez duzu hitz egiten... sentibera zara? 438 01:00:01,421 --> 01:00:03,753 Gehiago emanez gero, gera zaitezke. 439 01:00:09,796 --> 01:00:13,960 Nahi duzu...? 440 01:00:33,686 --> 01:00:35,517 - Ba al zoaz? - Bai, banoa. 441 01:00:37,757 --> 01:00:40,726 - Ez duzu bost minutu? - Zoaz Moniquerengana, 41.ean dago. 442 01:00:54,207 --> 01:00:55,936 - Zer diozu? - Ez, ezer ez. 443 01:00:59,979 --> 01:01:01,537 Igogailua ez dabil inoiz. 444 01:01:03,583 --> 01:01:05,175 Olympian, asteartearekin. 445 01:01:21,134 --> 01:01:22,931 Zertan zabiltza hor? 446 01:01:23,069 --> 01:01:25,902 - Nirekin etorri nahi pixka batean? - Zenbat den. 447 01:01:26,072 --> 01:01:30,031 - Ez dakit... negozia dezakegu. - Beno, ados. 448 01:01:30,376 --> 01:01:31,673 45ean. 449 01:01:54,100 --> 01:01:55,624 Konpondu berarekin. 450 01:02:11,417 --> 01:02:14,381 - Nola duzu izena? - Elizabeth, Ingalaterrako erreginak bezala. 451 01:02:17,790 --> 01:02:21,988 - Osorik biluztuko naiz? - Ez, ez du merezi. 452 01:02:22,328 --> 01:02:25,627 - Ez dut ezer egingo orduan? - Ez dakit. 453 01:02:35,608 --> 01:02:36,870 Horrela. 454 01:02:51,457 --> 01:02:58,329 Châtelet plaza. Ezezaguna. Nanak nahi gabe filosofatzen du. 455 01:04:10,103 --> 01:04:11,968 Axola dizu? 456 01:04:15,842 --> 01:04:18,902 - Aspertuta dirudizu. - Inola ere ez. 457 01:04:21,781 --> 01:04:23,942 - Zer egiten duzu? - Irakurri. 458 01:04:33,893 --> 01:04:37,590 - Gonbidatuko? - Nahi baduzu... 459 01:04:45,304 --> 01:04:49,934 - Maiz etortzen zara? - Ez, batzuetan. Gaur, kasualitatez. 460 01:04:52,245 --> 01:04:55,442 - Zergatik irakurtzen duzu? - Lanbide dut. 461 01:05:02,221 --> 01:05:03,518 Bitxia. 462 01:05:03,756 --> 01:05:08,284 Ez dakit zer esan; maiz gertatzen zait. 463 01:05:09,495 --> 01:05:15,092 Badakit zer esan. Esaterakoan, pentsatu... 464 01:05:16,369 --> 01:05:21,033 ... eta ez naiz esateko gai. 465 01:05:21,407 --> 01:05:23,136 Bai, noski. 466 01:05:24,577 --> 01:05:27,137 "Hiru mosketeroak" irakurri duzu? 467 01:05:27,580 --> 01:05:29,571 Ez, baina filma ikusi dut. Zergatik? 468 01:05:31,951 --> 01:05:36,251 Begira, Porthos dugu. 469 01:05:37,290 --> 01:05:40,691 Ez "Hiru Mosketeroak"en, "Hogei urte geroago"n baizik. 470 01:05:40,960 --> 01:05:44,293 Porthos, altua, sendoa, astakilo samarra; 471 01:05:45,631 --> 01:05:48,395 ez zuen sekula pentsatu, ulertzen? 472 01:05:49,669 --> 01:05:54,368 Lurrazpian bonba bat ipini behar du, zartarazteko. 473 01:05:55,108 --> 01:05:56,405 Egin egiten du. 474 01:05:57,009 --> 01:06:00,945 Bonba jarri, sua metxari, eta korrika irten, noski. 475 01:06:02,281 --> 01:06:04,647 Baina, bat-batean, pentsatzen hasten da... 476 01:06:06,352 --> 01:06:12,291 Zertan? Nola den posible, hanka bat,bestea jartzea. 477 01:06:12,658 --> 01:06:14,592 Horixe da gertatu zaizuna, ezta? 478 01:06:17,096 --> 01:06:21,192 Orduan, ezin korrika egin, ezin ibili; ezin du aurrera egin. 479 01:06:24,804 --> 01:06:27,705 Eztanda egin, eta tunela gainera datorkio. 480 01:06:28,141 --> 01:06:30,905 Sorbaldekin eutsi dio, 481 01:06:31,577 --> 01:06:35,946 baina egun pare batean, hil egin da, zanpatuta. 482 01:06:37,116 --> 01:06:39,380 Pentsatu zuen lehenengoan, hil egin zen. 483 01:06:39,619 --> 01:06:41,917 Zergatik kontatzen didazu hori? 484 01:06:43,489 --> 01:06:46,117 Badakizu... hitz egitearren. 485 01:06:46,459 --> 01:06:48,893 Zergatik hitz egin behar beti? 486 01:06:49,829 --> 01:06:53,287 Oso sarritan isilik beharko genuke, 487 01:06:55,268 --> 01:06:57,998 Zenbat eta gehiago hitz egin, gutxiagorako balio dute hitzek... 488 01:06:58,571 --> 01:07:00,630 Agian, baina... egin liteke? 489 01:07:03,409 --> 01:07:04,376 Ez dakit. 490 01:07:04,844 --> 01:07:08,007 Beti harritu nau hitz egin gabe bizi ezin izateak. 491 01:07:13,152 --> 01:07:15,780 Atsegina litzateke, isilik bizitzea. 492 01:07:16,522 --> 01:07:19,923 Polita litzateke, ezta? 493 01:07:20,760 --> 01:07:22,990 Maitatzerik ez balego bezala da... 494 01:07:23,796 --> 01:07:26,196 Ez da posible ordea. 495 01:07:26,566 --> 01:07:31,094 Baina zergatik? Hitzek diotena soilik esan beharko lukete. 496 01:07:32,772 --> 01:07:34,262 Traizio egiten al digute? 497 01:07:36,042 --> 01:07:38,110 Baita geuk eurak ere. 498 01:07:38,111 --> 01:07:41,079 Esan beharrekoa esatera iritsi ahal izan behar dugu. 499 01:07:41,247 --> 01:07:42,942 ondo idaztera iristen garen bezala... 500 01:07:43,282 --> 01:07:46,547 Pentsa: Platon bezalako norbait 501 01:07:47,186 --> 01:07:50,678 uler liteke, ulertu egiten da. 502 01:07:51,190 --> 01:07:55,126 Hala ere, grekeraz idatzi zuen, orain 2500 urte. 503 01:07:55,428 --> 01:07:59,922 Inork ez daki garai hartako hizkuntza, ez, behintzat, zehatz-mehatz. 504 01:08:01,067 --> 01:08:05,003 Dena den, iritsi egiten da. Hortaz, ondo adieraztea lortu behar... 505 01:08:06,806 --> 01:08:08,239 Eta beharrezkoa da. 506 01:08:08,674 --> 01:08:12,872 Zergatik adierazi behar? Elkar ulertzeko? 507 01:08:17,683 --> 01:08:22,620 Pentsatu behar, eta pentsatzeko hitz egin. 508 01:08:22,922 --> 01:08:24,480 Ezin bestela pentsatu. 509 01:08:25,625 --> 01:08:28,389 Komunikatzeko ere, hitz egin behar; giza bizitza da. 510 01:08:29,061 --> 01:08:31,188 Bai, baina zaila da oso. 511 01:08:35,468 --> 01:08:38,335 Bizitzak errazago behar luke. 512 01:08:42,441 --> 01:08:46,810 Hiru Mosketeroen zure istorioa; polita izango da agian, 513 01:08:47,246 --> 01:08:48,873 baina izugarria da. 514 01:08:49,148 --> 01:08:51,548 Bai, baina seinale bat da. 515 01:08:53,152 --> 01:08:54,414 Uste dut 516 01:08:56,088 --> 01:09:01,092 bizitzeari muzin egin zaionean soilik ikasten dela ondo hitz egiten. 517 01:09:01,527 --> 01:09:04,528 - Hori da prezioa. - Orduan, hilgarria da hitz egitea? 518 01:09:04,597 --> 01:09:08,158 Ia-ia bizitzarekiko berpizkundea. 519 01:09:08,334 --> 01:09:11,992 Hitz egitean, ez egitean ez dagoen beste bizitza bat dago. 520 01:09:13,639 --> 01:09:16,665 Hortaz, hitz eginez bizitzeko 521 01:09:17,476 --> 01:09:21,410 hitz egin gabe egotearen heriotzatik pasa behar izan dugu. 522 01:09:21,480 --> 01:09:23,471 Ez dakit ondo azaltzen dudan, baina 523 01:09:26,052 --> 01:09:31,556 ondo hitz egitea eragozten duen aszesi moduko bat bada, 524 01:09:31,624 --> 01:09:33,917 bizitzari utzikeria apur batez begiratzen diogun arte. 525 01:09:36,595 --> 01:09:40,793 Baina eguneroko bizitza ezin da, ez dakit,... 526 01:09:43,035 --> 01:09:44,502 Utzikeriaz bizi. 527 01:09:45,204 --> 01:09:49,436 Dilindaka goaz, isiltasunetik hitzera. 528 01:09:50,343 --> 01:09:55,371 Bien artean gabiltza, bizitzaren mugimendua baita. 529 01:09:55,548 --> 01:10:01,453 Eguneroko bizitzatik, demagun, bizitza gorenera. 530 01:10:02,021 --> 01:10:04,046 Pentsamendua duen bizitza. 531 01:10:04,757 --> 01:10:09,717 Baina bizitza honek eguneroko bizitza hil egiten du, 532 01:10:09,895 --> 01:10:11,226 bizitza oinarrizkoegia. 533 01:10:13,799 --> 01:10:17,166 Hortaz, pentsatzea eta hitz egitea gauza bera dira? 534 01:10:17,937 --> 01:10:19,495 Horretan nago! 535 01:10:19,772 --> 01:10:23,173 Platonek bazioen; ideia zaharra da. 536 01:10:23,509 --> 01:10:30,210 Ezin pentsamendua eta adierazten duen hitza bereizi. 537 01:10:30,416 --> 01:10:36,116 Pentsamendu unea hitzek baino ezin dute harrapatu. 538 01:10:36,455 --> 01:10:38,953 Hitz egitean, beraz, gezurra esatera arriskatzea da, ezta? 539 01:10:39,158 --> 01:10:45,461 Bai, gezurra bilatzeko era bat baita. Akatsak eta gezurrak antzekoak dira. 540 01:10:45,631 --> 01:10:49,067 Ez naiz gezur arruntez ari; 541 01:10:49,235 --> 01:10:54,332 bihar etorriko naizela esan eta, nahi ez dudalako, ez etortzeaz. 542 01:10:54,573 --> 01:10:56,734 Ulertzen? Horiek gauzak dira. 543 01:10:57,143 --> 01:11:02,672 Gezur sotila, ordea, akatsaren antzekoagoa da. 544 01:11:03,783 --> 01:11:07,549 Hitz egokia bilatu eta aurkitu ez. 545 01:11:07,720 --> 01:11:11,713 Horrexegatik zer esan ez jakitearena. 546 01:11:12,224 --> 01:11:16,456 Beldur zinen hitz egokia ez ote zenuen aurkituko. Horretan nago... 547 01:11:19,098 --> 01:11:21,965 Nolakoa da hitz egokia izatearen ziurtasuna? 548 01:11:25,037 --> 01:11:26,163 Beno, landu beharra dago. 549 01:11:26,539 --> 01:11:28,837 Ahalegina ezinbestekoa da. 550 01:11:29,241 --> 01:11:35,111 Beharrezkoa dena esan behar, justua izanda, minik egin gabe, 551 01:11:35,314 --> 01:11:39,410 esan dezala esan behar duena, egin dezala egin behar duena, 552 01:11:39,585 --> 01:11:42,145 zauritu gabe, minik gabe. 553 01:11:44,290 --> 01:11:46,656 Fede onez aritu beharra dago. 554 01:11:48,260 --> 01:11:53,357 Norbaitek bazioen: "Egia nonahi dago, baita akatsean ere". 555 01:11:55,034 --> 01:12:00,062 Egia! Frantziak ez zuen XVII. mendean ikusi. 556 01:12:00,606 --> 01:12:03,541 Gezurra ez ezik, akatsa ere eragotz zitekeen, haien ustez, 557 01:12:03,709 --> 01:12:07,770 zuzenean aske bizi zitekeen. 558 01:12:08,814 --> 01:12:11,715 Ez da hala. 559 01:12:11,884 --> 01:12:16,412 Kant, Hegel, filosofia alemaniarrak bizitzara gakartza bueltan. 560 01:12:16,755 --> 01:12:21,021 egiara iristeko akatsa onartu behar dugula erakusten digute. 561 01:12:25,698 --> 01:12:27,495 Zer diozu maitasunaz? 562 01:12:30,703 --> 01:12:33,467 Nahikoa izan da gorputza sartu izana. 563 01:12:33,639 --> 01:12:37,040 Leibnitzek kontingentea gehitu zuen... 564 01:12:37,309 --> 01:12:41,939 Egia kontingenteetan eta egia beharrezkoetan datza bizitza. 565 01:12:42,114 --> 01:12:45,811 Filosofia alemaniarrak erakutsi digu 566 01:12:45,985 --> 01:12:50,251 bizitzan, bizitzako morroitza eta akatsez pentsatzen dela. 567 01:12:50,422 --> 01:12:53,482 Horiekin moldatu behar, egia da. 568 01:12:56,328 --> 01:12:58,922 Ez al luke amodioak egiazko gauza bakarra izan behar? 569 01:13:01,433 --> 01:13:04,630 Bai, baina horretarako maitasunak egiazkoa izan behar beti. 570 01:13:05,237 --> 01:13:08,695 Maite duena berehala dakien inor ezagutzen duzu? 571 01:13:09,441 --> 01:13:13,070 Ez. Hogei urte daukagunean ez dakigu zer nahi dugun. 572 01:13:13,579 --> 01:13:18,107 Apurrak baino ez, eta eskarmentuari eusten diogu. 573 01:13:18,284 --> 01:13:21,082 "Hau gustuko dut"diogu. Nahastu egiten dugu maiz. 574 01:13:21,253 --> 01:13:26,987 Baina gustukoarekin bakarrik eraikitzeko norbera, zentzatu behar. 575 01:13:27,660 --> 01:13:31,460 Bilaketa beharrezkoa da. Hori da bizitzaren egia. 576 01:13:33,866 --> 01:13:38,997 Horrexegatik da maitasuna konponbidea, baldin eta egiazkoa bada. 577 01:13:41,674 --> 01:13:48,876 Gaztea berriro ere. Erretratu obala. Raoulek Nana birsaltzen du. 578 01:13:59,491 --> 01:14:01,186 Beraz, zer egingo dugu gaur? 579 01:14:01,994 --> 01:14:02,983 Ez dakit. 580 01:14:03,162 --> 01:14:05,596 Luxenburgora joango gara, egonean egotera? 581 01:14:08,734 --> 01:14:11,498 Euria egingo du, ziur. 582 01:14:13,606 --> 01:14:17,440 "Lehenago ezkutuko zitzaidan koadroa ikusi nuen horrela, biziki argituta. 583 01:14:18,978 --> 01:14:22,243 Neska gazte baten erretratua zen, emakume bihurtzen hasia zena. 584 01:14:23,248 --> 01:14:26,740 Azkar batean begiratu nuen, begiak itxi gero. 585 01:14:36,562 --> 01:14:40,089 Bulkada bat izan zen, pentsatzeko denbora irabazteko; 586 01:14:41,233 --> 01:14:43,667 begiek engainaturik ez nengoela jakiteko; 587 01:14:44,370 --> 01:14:48,431 irudimena lasaitu eta menderatzeko, begirada neurritsuago, ziurrago baterako. 588 01:14:50,109 --> 01:14:54,102 Lipar labur baten ostean, berriro ere begiratu nuen. 589 01:15:00,753 --> 01:15:04,382 Erretratua, esan bezala, neska gazte batena zen. 590 01:15:06,158 --> 01:15:09,150 Buru eta sorbaldak doi-doi 591 01:15:09,328 --> 01:15:13,025 "vignette" estiloa deritzotena teknikoki; 592 01:15:13,866 --> 01:15:16,892 Sullyren buru kutunen estilokoa oso. 593 01:15:18,070 --> 01:15:22,234 Besoak, bularra, baita ile dirdiratsua ere 594 01:15:22,408 --> 01:15:28,074 hondoa osatzen zuen itzalean urtzen ziren sotilki. 595 01:15:30,215 --> 01:15:33,446 Artelan moduan, ezin ezer miresgarriagoa izan 596 01:15:33,619 --> 01:15:35,018 margoa bera baino. 597 01:15:36,255 --> 01:15:39,713 Baina ezin lanaren exekuzioa izan, 598 01:15:39,892 --> 01:15:42,019 ezta gorputzaren edertasun hilezkorra ere, 599 01:15:42,194 --> 01:15:44,594 brastakoan eta hain era bortitzean hunkitu ninduena. 600 01:15:45,798 --> 01:15:49,734 Are gutxiago nire irudimenak 601 01:15:49,935 --> 01:15:52,529 burua bizidunen batenarekin nahastu izana. 602 01:15:57,309 --> 01:16:00,710 Epe luzean, efektuaren sekretuaz pozik, 603 01:16:01,447 --> 01:16:03,608 ohean etzan nintzen atzera. 604 01:16:04,149 --> 01:16:06,674 Koadroaren sorginkeria aurkitua nuen, 605 01:16:06,852 --> 01:16:11,551 erabateko "bizitza itxuran", "espresioan". 606 01:16:12,791 --> 01:16:15,851 - Zeurea da liburua? - Ez, hemen aurkitu dut. 607 01:16:22,868 --> 01:16:24,301 Bat emango? 608 01:16:33,946 --> 01:16:38,042 Geure istorioa da: kutuna erretratatu duen margolaria. 609 01:16:39,118 --> 01:16:40,380 Jarraitzerik nahi? 610 01:16:44,323 --> 01:16:47,588 "Erretratua begiratzen zutenek 611 01:16:48,160 --> 01:16:51,618 antzekotasunaz ziharduten, mirari boteretsua bailitzan, 612 01:16:52,097 --> 01:16:55,362 eta, margolariaren trebetasunarena beste, 613 01:16:55,567 --> 01:16:57,467 margotu zuen harenganako zuen 614 01:16:57,603 --> 01:16:59,662 maitasun sakonaren erakusgarri zenaz. 615 01:17:00,372 --> 01:17:04,138 Epe luzera, ordea, lana bukatzear zela, 616 01:17:04,576 --> 01:17:06,908 ez zuten inor onartu dorretxean, 617 01:17:07,212 --> 01:17:10,443 margolaria, lanaren grinaz, erotu egin baitzen, 618 01:17:10,616 --> 01:17:14,950 ez baitzuen begirada oihaletik urruntzen, ezta emazteari begiratzeko ere. 619 01:17:16,388 --> 01:17:20,222 Ez zituen oihalean igurzten zituen koloreak ikusi nahi; 620 01:17:20,392 --> 01:17:23,691 ondoan zeukanaren masailetatik erauzten zituen. 621 01:17:24,830 --> 01:17:29,529 Aste gutxira, ezer gutxi zuen artean egiteko. 622 01:17:30,068 --> 01:17:34,004 Zertzeladaren bat aho gainean, kolore bat begian, 623 01:17:34,173 --> 01:17:36,164 eta damaren espirituak dardar egin zuen atzera, 624 01:17:36,341 --> 01:17:38,241 lanparako sugarrak nola. 625 01:17:39,311 --> 01:17:42,838 Zertzelada eman zuen orduan, kolorea jarri; 626 01:17:44,183 --> 01:17:47,277 eta, lipar batez, margolaria trantzean izan zen. 627 01:17:47,452 --> 01:17:49,215 buruturiko lanaren aurrean; 628 01:17:49,988 --> 01:17:55,949 berehala, baina, begira zela oraindik, dardarka hasi zen, zurbil, 629 01:17:56,128 --> 01:18:00,189 eta, ahots karrankariz: "Hauxe da, hain zuzen, bizitza bera!" 630 01:18:00,532 --> 01:18:03,501 bat-batean emaztea begiratzera itzuli eta...: 631 01:18:04,369 --> 01:18:05,893 Hilik zegoen!..." 632 01:18:15,247 --> 01:18:17,511 Louvrera joan nahi nuke. 633 01:18:17,683 --> 01:18:20,914 Ez, koadroek aspertzen naute! 634 01:18:24,156 --> 01:18:27,614 Zergatik? Artea eta edertasuna bizitza dira. 635 01:18:31,263 --> 01:18:32,821 Biziki gustuko zaitut. 636 01:18:33,131 --> 01:18:34,564 Maite zaitut. 637 01:18:42,908 --> 01:18:45,274 Zergatik ez zara nirekin bizitzera etortzen? 638 01:18:45,444 --> 01:18:48,140 Bai, Raouli esango diot bukatu egin dela. 639 01:18:55,053 --> 01:18:57,385 Utzi berokia jartzen behintzat... 640 01:18:59,591 --> 01:19:00,717 Ez egin eroarena. 641 01:19:31,123 --> 01:19:32,681 Zeren errua dut? 642 01:19:34,159 --> 01:19:36,127 Ordaintzen duen oro onartu behar duzu. 643 01:19:36,395 --> 01:19:39,489 Ez denak. Batzuetan, nazkagarria da! 644 01:19:40,732 --> 01:19:42,495 Ikusten zeren errua duzun? 645 01:19:50,342 --> 01:19:54,779 Aste barruan ezin da zinemara joan, lana baitago, 646 01:19:54,947 --> 01:19:56,574 eta igandeetan ilara egoten da beti. 647 01:20:00,452 --> 01:20:03,114 - Nora zoaz? - Autora lagunduko. 648 01:20:03,789 --> 01:20:06,451 Zergatik eskatu didazu etortzeko? 649 01:20:06,992 --> 01:20:08,619 Eurekin geratuko zarelako. 650 01:20:11,697 --> 01:20:14,359 HADES ETA SEME-ALABAK. 651 01:21:16,661 --> 01:21:17,992 Orduan, bazoaz? 652 01:21:33,912 --> 01:21:35,140 Lehenik, neska. 653 01:21:45,323 --> 01:21:46,551 Lehenik, dirua. 654 01:21:51,530 --> 01:21:52,861 Zoaz bila. 655 01:22:26,431 --> 01:22:27,864 Ehun mila franko falta dira. 656 01:22:28,867 --> 01:22:32,428 Ez pentsa, neska aurrean duzulako, ez dudanik tiro egingo. 657 01:22:37,742 --> 01:22:40,210 Egin zeuk! kartutxoak sartzea ahantzi egin zait. 658 01:23:01,000 --> 01:23:03,000 AMAIERA.