Gravity

Jon — 2013/12/26 22:24:00 GMT+1
Urtea
2013

Gravity (euskaraz Grabitatea - kritika Wilderrek ) 2013ko Alfonso Cuarón mexikar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma da. Film honetako aktore nagusiak Sandra Bullock eta George Clooney dira.

Argumentuak ez du aparteko tramarik, bi protagonista lanean ari dira espazioko estazio batean, bat-batean metraila moduko zabor pila batek sistema guztiak hondatu, lankideak hil eta hor hasiko dira arazoak bizirik Lurrera itzultzeko.

Argumentuaz gain filma oso berezia da, bisualki oso berezia: espazio mugagabean ezerezean hor azpian Lurra dagoela, grabitate faltak halako ezegonkortasun bat sentiarazten dio ikusleari ere. Horretaz gain, buruari eman nahi dionak halako paralelismo bat ikusiko du pertsonaien -eta gure- bizitzaren noraezean eta espazioko ibileren artean.

Azpitituluak bat datoz bertsio honekin: Gravity 2013 DVDSCR XVID AC3-MiLLENiUM

Zazpi Oscar 2014ko sarietan, tartean zuzendari onenari.

Plain Text Gravity 2013 DVDSCR XVID AC3-MiLLENiUM-eu.srt — Testu arrunta, 59 KB