Eyes wide open

Goio Arana — 2013/06/03 20:09:00 GMT+1

Zer gertatzen da bi gizon judutar ultraortodoxo maitemintzen direnean? Ba, horixe kontatzen du Haim Tabakman zuzendari israeldarrak Eyes Wide Open estreinako filmean.

Aurrekontu txikiarekin egindako ekoizpen hau lekututa dago Jerusalemeko ghetto ortodoxoan. Filmak primeran azaltzen du, batetik, aipatutako moduko komunitate hertsi batean harreman homosexual batek sortzen dituen erantzun gogorrak eta, bestetik, oso ondo erakusten du erlijioaren bueltan eraikita dagoen erabateko errepresioa: sexuala, kulturala, generokoa, soziala...

Hitz gutxiko (eta errezo askoko!) film eder bat ikusteko aukera bikaina.

Zuzendaria: Haim Tabakman. Aktoreak: Zohar Shtrauss, Ran Danker, Tinkerbel, Tzahi Grad eta Isaac Sharry. Izenburua: Einayim Petukhoth (hb), Eyes Wide Open (en). Estekak: Wikipedia | IMDB

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 eyes.wide.open.2009.limited.dvdrip.xvid-nodlabs.avi
 Einayim Petukhoth 699.9 MB
Plain Text Eyes-Wide-Open-2009-[EUS].srt — Testu arrunta, 37 KB