Le Peuple Migrateur
- Urtea
- 2001
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Hegaztien migrazioari buruzko dokumental ikusgarria da hau. Munduko 7 kontinenteetan eta 4 urtez milaka grabazio ordu egin zituen lantaldeak, 90 minutuko dokumental harrigarri hau sortu ahal izateko. Denbora horretan, hainbat hegazti espezieren migrazioak jarraitu zituzten, urtean zehar egiten dituzten joan-etorriak grabatuz munduko ingurunerik ikusgarrienetan: Artikoan, itsaso zabalean, Amazoniako oihanetan, basamortu eta ordokietan,...
Hegaztien migrazioa naturak ematen duen fenomeno harrigarri eta ikusgarrienetakoa da. Urtero-urtero, udaberrian eta udazkenean, mundu osoko milaka espezietako milioika txorik bidaia luzea abiatzen dute, bizirik iraun ahal izateko. Horretarako, milaka kilometro egingo dituzte, arriskuz betetako txango batean, batzuetan iparralderantz, hurrengoan hegoalderantz.
Dokumentala egiteko, narrazioa eta alderdi zientifikoa albo batera laga zituzten, eta irudiek eskaintzen duten indarrean oinarritu. Ia-ia testurik gabe, oso-oso gertutik ateratako irudiak dira dokumentalaren muina, gizakiak gutxitan gozatu dezakeen ikuspegia eskainiz ikusleari. Horretarako, hegaztietako asko produkzio-taldeak hazitakoak ziren, animaliak jaioberritan ohitu zitezen grabazio-ekipoetara.
Bertso honetarako:
Winged.Migration.2001.720p.BluRay.x264-CiNEFiLE
Fitxa. Iraupena: 90 min. Zuzendariak: Jacques Perrin, Michel Debats, Jacques Cluzaud. Izenburua: Le Peuple Migrateur (fr), Winged Migration (en), Nomadas del Viento (es). Imdb
Naturazale ororentzat gozagarri.