1 00:00:10,319 --> 00:00:12,919 Orain dela 80 milioi urtetik hegaztiak jaun eta jabe dira... 2 00:00:13,219 --> 00:00:15,177 ... zeru, lur eta itsasoetan. 3 00:00:15,754 --> 00:00:17,453 Udaberriro, distantzia harrigarriak egiten dituzte hegan. 4 00:00:17,622 --> 00:00:19,849 Udazkenero, ibilbide beretsuetatik itzultzen dira. 5 00:00:20,224 --> 00:00:22,350 Hegaztien odisea 4 urtez jarraitu dugu ipar hemisferioan aurrena... 6 00:00:22,527 --> 00:00:24,157 ...eta hego hemisferioan ondoren, espeziez espezie... 7 00:00:24,258 --> 00:00:25,758 ...kontinenteetan barrena euren hegaldiak grabatzeko. 8 00:00:25,899 --> 00:00:27,633 Irudiak grabatzeko orduan ez da erabili efektu espezialik. 9 00:01:06,934 --> 00:01:10,034 BIZIRAUPEN HEGOAK 10 00:04:34,733 --> 00:04:37,693 Antzara hankagorrizta (Anser anser) 3000 Km egiten ditu hegan... 11 00:04:37,861 --> 00:04:41,948 ...Europa hegoaldetik Eskandinabiaraino. 12 00:04:51,625 --> 00:04:56,253 Hegazti migratzaileen historia agintza baten historia da: 13 00:04:56,421 --> 00:04:58,756 itzultzearen agintza. 14 00:05:00,801 --> 00:05:05,054 Milaka kilometro egiten dituzte, gehienetan arriskuz inguratuta... 15 00:05:05,222 --> 00:05:07,139 ...arrazoi bakarrarengatik: 16 00:05:07,307 --> 00:05:09,058 biziraupena. 17 00:05:09,226 --> 00:05:12,937 Euren migrazioa bizirik irauteko borroka da. 18 00:06:33,810 --> 00:06:37,646 Udaberria datorrenean, Artikora bideratzen dira. 19 00:06:37,814 --> 00:06:40,775 Batzuetan atsedenaldirik gabe, gau eta egun. 20 00:06:41,234 --> 00:06:43,652 Beste batzuetan, etapaka egiten dute bidea, atseden txikiak hartuz... 21 00:06:43,820 --> 00:06:46,989 ...helmuga urrunera heltzeko borroka amaigabean. 22 00:07:49,553 --> 00:07:56,725 Kurrilo arruntak (Grus grus) 4.000 Km egiten ditu, Espainiatik baso borealetaraino. 23 00:09:42,040 --> 00:09:47,002 Amiamoko zuriak (Ciconia ciconia) 5.000 Km, Afrika erdi aldetik Europa mendebalderaino. 24 00:10:30,755 --> 00:10:33,048 Latitude batetik besterako bidea aurkitu ahal izateko... 25 00:10:33,216 --> 00:10:36,176 ...unibertsoko gidari naturalak darabiltzate: 26 00:10:36,344 --> 00:10:38,762 eguzkia eta izarrak. 27 00:10:38,930 --> 00:10:41,557 Eta iparrorratzek bezain zehatz igartzen dituzte... 28 00:10:41,725 --> 00:10:45,060 ... lurraren magnetismoak eragindako aldaketak. 29 00:11:39,532 --> 00:11:46,288 Branta musuzuriak (Branta leucopsis) 2.500 Km egiten ditu Europa mendebaldetik Groenlandiaraino. 30 00:13:01,030 --> 00:13:03,615 Beltxarga oihulariak (Cygnus cygnus) 3.000 Km egiten ditu... 31 00:13:03,783 --> 00:13:07,035 Ekialde Urrunetik Siberiako tundraraino. 32 00:13:10,874 --> 00:13:13,500 Ipar Hemisferio osoan zehar... 33 00:13:13,668 --> 00:13:18,464 ...kontinente guztietan, udaberriko migrazioa hasi da. 34 00:13:18,631 --> 00:13:20,757 Mugak ez dira oztopo. 35 00:13:20,925 --> 00:13:24,595 Hegaztiak iparrerantz doaz. 36 00:14:59,607 --> 00:15:06,822 Indiar antzarak (Anser indicus) 2.500 Km egiten ditu Indiatik Asia Erdiko estepetara bitartean. 37 00:18:58,596 --> 00:18:58,637 Japoniako kurrilloak (Grus japonensis) 1.000 Km egiten ditu Ekialde Urrunean hasi eta Siberiako taigaraino. 38 00:20:27,101 --> 00:20:33,315 Arrano buruzuriak (Haliaeetus leucocephalus) 3.000 Km egiten ditu Ipar Amerikako mendebaldetik Alaskara. 39 00:21:10,895 --> 00:21:13,521 Kanadako antzarak (Branta canadensis) 3.500 Km.... 40 00:21:13,731 --> 00:21:17,651 ...Mexikoko Golkotik Zirkulu polar artikoraino. 41 00:23:33,245 --> 00:23:35,330 Amerika osoan zehar... 42 00:23:35,498 --> 00:23:37,123 ...itsaso batean eta bestean barrena... 43 00:23:37,291 --> 00:23:42,253 ...hegazti migratzaileak Zirkulu polar artikoan elkartzen dira. 44 00:23:43,756 --> 00:23:50,929 Elur-antzarak (Chen caerulescens) 4.000 Km egiten ditu Mexikoko golkotik Artikoko lurretara. 45 00:25:45,127 --> 00:25:48,463 Clarken murgila (Aechmophorus clarkii) Oregonen. 46 00:26:48,649 --> 00:26:50,817 Kanadako kurrilloak (Grus canadensis) 3.500 Km.... 47 00:26:50,985 --> 00:26:55,029 ...Ameriketako ordokietatik lurralde artikoetara. 48 00:30:04,511 --> 00:30:08,222 Salbia-basoilarra (Centrocercus urophasianus) Idahon. 49 00:34:16,888 --> 00:34:19,265 Kontinente orotatik datozela... 50 00:34:19,433 --> 00:34:24,395 ...hegazti migratzaileak Artikoan barrena banatzen dira. 51 00:34:24,563 --> 00:34:27,773 Komunitate-bizitza amaitu da. 52 00:34:27,941 --> 00:34:31,527 Familien ordua hasi. 53 00:38:10,997 --> 00:38:12,998 Bada aparteko mundu bat: 54 00:38:13,166 --> 00:38:15,501 hegazti itsastarrena. 55 00:38:15,669 --> 00:38:18,003 Udaberriro, ozeanoetako olatuak atzean lagata... 56 00:38:18,213 --> 00:38:21,590 ...arkaitz eta labarretan elkartzen dira kumatzeko. 57 00:38:33,728 --> 00:38:39,149 Pottorro arrunta (Alca torda) Ipar Atlantikoan barreiatzen da. 58 00:39:44,799 --> 00:39:48,135 Zanga (Morus bassanus), Ipar Atlantikoan. 59 00:41:30,572 --> 00:41:32,781 Uda oso laburra da Artikoan. 60 00:41:32,949 --> 00:41:38,078 Hemendik lasterrera, poloko gau hotzak estaliko ditu lurralde hauek. 61 00:41:38,246 --> 00:41:40,873 Udazkeneko migrazioaren sasoia heldu da. 62 00:41:51,426 --> 00:41:54,261 Jatekorik ez. Joateko ordua. 63 00:41:54,429 --> 00:41:58,390 Hil ala biziko bihurtu da hegorantz joatea. 64 00:42:06,191 --> 00:42:10,444 Ipar-txenadak (Sterna paradisaea) 20.000 Km egingo ditu, Artikotik Antartikaraino. 65 00:46:17,692 --> 00:46:18,942 Itsaso zabalean... 66 00:46:19,110 --> 00:46:23,321 ...edozein babesgune da egoki etenda dagoen hegaztiaren bizitza salbatzeko. 67 00:46:24,031 --> 00:46:28,285 Beste batzuentzat, ez dago atsedenik kostaldera iritsi arte. 68 00:48:24,026 --> 00:48:27,571 Udazkenean lehentasun bakarra dago: 69 00:48:27,738 --> 00:48:30,490 eguraldi txarraren eraginetik babestea. 70 00:49:11,198 --> 00:49:16,369 Ipar Amerikan barrena hegorantz bidaiatuz. 71 00:51:59,784 --> 00:52:06,873 Antzara papargorria (Branta ruficollis) hegoalderantz abiatzen da Europa ekialdean. 72 00:56:12,494 --> 00:56:15,955 Migrazioan zehar, taldeak mehaztu egiten dira. 73 00:56:16,415 --> 00:56:20,293 Irauten dutenen artean, aurrealdean zaharrenak dituztela... 74 00:56:20,461 --> 00:56:23,796 ...gazteenek erliebearen markak memorizatzen dituzte, eta bidea ikasten dute,... 75 00:56:23,964 --> 00:56:28,468 ...bizitzan zehar urtero birritan egingo dutena. 76 01:01:59,299 --> 01:02:01,967 Afrikarantz bidaiatzen. 77 01:04:06,468 --> 01:04:08,677 Europako milioika hegaztirentzat... 78 01:04:08,845 --> 01:04:11,472 ...bidaia Afrikan amaituko da... 79 01:04:11,640 --> 01:04:15,184 ...nahiz eta asko bidean geratuko den. 80 01:04:19,981 --> 01:04:26,737 Limikolo askok 10.000 Km egiten dituzte Zirkulu polarretik Afrika mendebaldeko itsasertzeraino. 81 01:06:46,419 --> 01:06:48,712 Odisearen bukaeran... 82 01:06:48,880 --> 01:06:53,175 ...handik eta hemendik etorritako hegaztiak tropiko epeletan elkartuko dira. 83 01:06:53,802 --> 01:06:59,973 Pelikano arrunta (Pelecanus onocrotalus) Afrika zeharkatzen. 84 01:11:56,187 --> 01:11:58,355 Paradisua iragankorra da. 85 01:11:58,523 --> 01:12:00,482 Urtaro bat irauten du. 86 01:12:00,650 --> 01:12:01,775 Berriz ere... 87 01:12:01,943 --> 01:12:06,238 ...zerurantz abiatuko dira, janari bila etengabe. 88 01:12:24,048 --> 01:12:27,259 Amazonia. 89 01:15:20,099 --> 01:15:26,813 Albatrosa Antartika inguruan. 90 01:15:29,859 --> 01:15:34,529 Ez dago lurrik hegoaldeko itsasoen haserrea baretuko duenik. 91 01:15:34,739 --> 01:15:38,491 Itsas hegaztiek haizeak astindutako uharteetan kumatzen dute. 92 01:15:40,119 --> 01:15:42,495 Albatros gaztea lehorrera itzultzen da... 93 01:15:42,663 --> 01:15:47,125 ...zenbait urtez Antartika inguratzen jardun ondoren. 94 01:16:54,026 --> 01:16:57,779 Pinguino saltariak (Eudyptes chrysocome) 1.000 Km egin ditu.... 95 01:16:57,947 --> 01:17:00,699 ...Hego Atlantikoko korronteak jarraitzen. 96 01:18:31,582 --> 01:18:34,125 Pinguino erregeak (Aptenodytes patagonicus)... 97 01:18:34,293 --> 01:18:38,213 ...hegoaldeko Kontinenteetatik Antartikako uharteetara migratzen du. 98 01:23:50,109 --> 01:23:51,943 Urte bete igaro da. 99 01:23:52,111 --> 01:23:55,947 Milioika hegaztik milaka kilometro egin dituzte hegan. 100 01:23:56,115 --> 01:23:59,784 Zeruan, ostera berriro, bidaia berbera hasiko da. 101 01:24:47,332 --> 01:24:49,333 Ipar Hemisferioan... 102 01:24:49,501 --> 01:24:52,670 ...migrazioak udaberria iragartzen du. 103 01:24:52,838 --> 01:24:55,838 Itzultzeko agindua bete dute.