La Teta Asustada
- Urtea
- 2009
La Teta Asustada Peruko pelikula bat da, Claudia Llosak zuzendua. Gaztelaniaz da gehiena, baina pasarteak ditu Kitxueraz; protagonista nagusiak kitxuak dira.
2009ko Berlingo Hartzaren sari nagusia jaso zuen filmak. Aktore protagonistak, Magaly Solierrek, kitxueraz hitz egin eta kantatu zuen saria eskuetan zuela. Unea hunkigarria izan zen eta blog honetan jaso zuen batek. 2010eko Oscarretarako, ingelesez ez den hizkuntza batean lehiatzen da, nominatuen artean. Pertsonalki, ez dut uste Campanellaren El Secreto de sus Ojos filma baino hobea denik, baina merezi duen filma da. Gogorra, hori bai.
Bertsio hau La-Teta-Asustada-DVDRIP-Spanish-2009-newpct-com 1.3 Gb-ko avi-arekin dago sinkronizatua. Hemen dago Torrent-a. Torrentean, avi-arekin batera, gaztelaniazko .srt bat dator kitxuerazko zatientzako. Pasarte horietarako dira euskarazko azpitituluak ere. Hau da, gaztelaniaz ari diren bitartean ez dago azpititulurik, eta kitxueraz ari direnean, euskarazko azptituluak agertuko zaizkizu hauek instalatuz gero.