Ten Canoes

lima — 2010/01/26 14:23:00 GMT+1
Urtea
2006

Ten Canoes (2006) Australiako film bat da. Ikuspegi berritzaile batekin aborigenen mundua erakusten du: natura, kultura, bizimodua, tradizioak, gizatasuna eta hizkuntzak. Ahozko tradizioaz baliatzen da istorioa ehuntzeko. Australiako aborigenen hizkuntza batean eginiko lehen film luzea ei da. Nazioartean zabaldutako bertsioan narratzaileak ingelesez egiten du, eta pertsonaiek Yolŋu Matha hizkuntzak erabiltzen dituzte, baina badu bertsio bertsio bat osorik Yolŋu Matha hizkuntzetan.

Azpititulu hauek Ten.Canoes.DVDRip.XviD-NODLABS.avi bertsioarekin sinkronizatuta daude.

Fitxa. Zuzendariak: Rolf de Heer eta Peter Djigirr. Gidoia: Rolf de Heer. Herrialdea: Australia. Hizkuntzak: ingelesa, Yolngu hizkuntza multzoko mintzairak. Aktoreak: David Gulpilil (Narratzailea), Crusoe Kurddal, Jamie Gulpilil, Richard Birrinbirrin, Peter Minygululu, Frances Djulibing eta beste.

Plain Text Ten.Canoes.2006.eu.srt — Testu arrunta, 56 KB
lima dio:
2010/01/29 10:33
Mule sarean orain Ten canoes filma euskarazko azpidatziekin: Ten canoes.DVDrip.(VOSub.euskara.euskera.euskaraz.euskeraz.basque).avi
Luistxo dio:
2010/02/09 20:37
Eskerrik asko, Lima. Jaitsi dut eta ikusi ere bai zure azpitituluekin. Basati zintzo eta ekologikoen fabula moralista bat espero nuen, eta neurri batean hori ere bada, baina pelikula benetan interesgarria ere bai. Gustatu zait, bai horixe.