12 angry men
- Urtea
- 1957
Jatorriz TBrako idatzi bazuen ere, Reginald Roseren gidoiak arrakasta handia izan zuen; egileak antzerkirako eta zinemarako egokitu behar izan zuen. Izan ere, film honen gakoa horixe da, gidoi bikaina: ezadostasuna kudeatzeko teknikak esploratuz, pelikula osoan tentsioa eta jakinmina mantentzen duena ia dena gela baten barruan gertatu arren. Filmean, gainera, aurrera egin ahala klaustrofobia sentsazioa handitzen duten irudi-trikimailu ikusgarriak erabiltzen dira.
Sinopsia: hilketa-auzi batean, epaimahaiko kideek epaia eman beharra dute. Hasieran ia denek erruduntasunaren alde bozkatzen dute, batek izan ezik: honek ez du uste aurkeztutako frogak nahikoak direnik akusatua aulki elektrikora bidaltzeko. Pixkanaka, epaimahaikide honen arrazoizko zalantza besteengan zabalduz joango da...
Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Sidney Lumet. Ekoizleak: Henry Fonda, Reginald Rose. Gidoia: Reginald Rose. Musika: Kenyon Hopkins. Argazkia: Boris Kaufman. Muntaia: Carl Lerner. Antzezleak: Henry Fonda, Martin Balsam, John Fiedler, Lee. J. Cobb, E. G. Marshall, Jack Klugman, Edward Binns, Jack Warden, Joseph Sweeney, Ed Begley, George Voskovec, Robert Webber. Izenburuak: 12 hommes en colère (fr), 12 hombres sin piedad (es), 12 gizon amorratu (eu).
Bertsio honetarako:
12.Angry.Men.1957.720p.BRrip.x264.YIFY.mp4