Yukoku / Abertzaletasuna

LuistxoF — 2017/09/12 00:30:00 GMT+2

Eleberri labur batean oinarrituta, film isila egin zuen Yukio Mishimak bere gogoko gaietako batekin: leialtasunagatik bere burua hiltzen duen militar abertzalea. Noh antzerki japoniar tradizionalaren espazioak eta moldeak erabili ziren filmerako. Letreroen bidez azaltzen dira zenbait gauza, eta horiek daude euskaratuta azpidatzietan.

Filma egin eta urte batzuetara, pertsonalki bide hori hartu zuen Mishimak harakiri egin zuenean (ikusi biopic interesgarri hau, non labur honen filmaketaren pasarte bat ere ageri den).

Zuzendari, ekoizle, gidoilari: Yukio Mishima. Aktoreak: Yukio Mishima, Yoshiko Tsuruoka. Izenburua: 憂國 (jp, Yūkoku), Patriotism (en), Abertzaletasuna (eu), Yūkoku ou Rites d'amour et de mort (fr), Patriotismo (es). Iraupena: 30 min. Imdb

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

 Yukoku.1966.CRiTERiON.DVDRip.x264.AC3-FH-loyal-ity

Eta baita Youtubeko bideo honekin. Youtubeko bideoak jaisteko, erabili Firefox nabigatzailean Download Helper luzapena. Horrekin, eta hemen itsatsitako azpidatziekin, zure etxean/ordenagailuan ikus dezakezu euskaraz.

Zip archive Yukoku.1966.CRiTERiON.eus.srt.zip — Zip archive, 2 KB