Visages, villages

via Filmazpit — 2019/12/29 11:49:00 GMT+1

Agnes Varda zinemagile beteranoa eta JR argazkilari gaztea elkartu egingo dira herriz herri joateko, furgoneta berezi batean. Vardak 88 urte ditu, eta JRk 33. Azken honek argazki estudio bat paratu du furgonetan, eta horretan bidaiatuko du bikoteak. Herrietara heldu, eta biztanleak furgonetara gonbidatuko dituzte. Barruan, argazkia egin, eta formatu handian aterako dira irudiak furgonetaren albo batetik. Herriak apainduko dituzte, gero, herritarren erretratuekin.

Zuzendariak: Agnes Varda eta JR. Generoa: Dokumentala. Iraupena: 89 minutu. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017.
Izenburua: Visages, villages (fr, originala), Caras y lugares (es), Aurpegiak, herriak (eu), Faces Places (en).

Azpitituluak bi bertsio doaz itsatsia, Limited eta VXS izenekoak, zeinak bat etorriko diren bertsio hauekin:

bat: Faces.Places.2017.LIMITED.720p.BluRay.x264-USURY
bestea: Visages.Villages.2017.576p.BluRay.DD5.1.x264-VXS

Zip archive visages-varda.zip — Zip archive, 70 KB