via Open Data Euskadi

Azpitituluak-eus 2022/08/29 13:57:19 GMT+2

Your Honor da epaile bati AEBetan deitzen zaion modua, jaun txit gorena esateko modu bat. Telesail honetan, hain zuzen, New Orleans hiriko epaile bat da eta nahigabeko nahaspila batean inplikatua suertatzen da: bere semeak istripu batean pertsona bat harrapatu du autoarekin eta ihes egin du; hildako pertsona beste nerabe bat da, hiriko mafiako jauntxo baten semea. Ikerketan eta mendeku-planetan nahastuko dira guztiak.

2021ean estreinatu zen 1. denboraldia, baina 2022an esan zen jarraipena izango zuela.

Telesail sortzailea: Petter Moffat. Jatorrizko eleberria: Kvodo (Ron Ninio, Shlomo Mashlach).

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2022/08/29 13:58
Showtime kateak 10 ataleko lehen denboraldia 2021ean eman zuen.

Denboraldiko aktore nagusia: Bryan Cranston, Hunter Doohan, Hope Davis, Sofia Black-D'Elia, Isiah Whitlock Jr., Michael Stuhlbarg, Carmen Ejogo. Generoa: drama legala. Atalak: 10.
Hemengo euskarazko azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

1080p 10bit webrip 6ch x265 hevc-psa

Eta baliteke Webrip eta Web-DL marka duten gainerako bertsioekin ere bat etortzea.

Deskargatu