Verdens verste menneske
- Urtea
- 2021
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Joachim Trier zuzendariak honekin nolabaiteko trilogia osatu zuela esan zuen, Osloko trilogia, zeinaren aurreko bi atalak izan ziren Reprise (2006) eta Oslo, 31. august (2011, azken hau geurean euskaratua).
Norvegierazko izenburuak zera esan nahi du, "munduko pertsona okerrena", eta halaxe irizten dio bere buruari protagonistak nolabait, Julie izeneko neskak, 30 urte betetzear eta bizitzan finkotasunik gabe dabilenak. Filmaren gorabeheretan, bi mutilagunekin dabil Julie, konpromiso handirik gabe, baina akaso horregatik ere errudun sentituz.
Zuzendaria: Joachim Trier. Gidoia: Joachim Trier, Eskil Vogt. Aktoreak: Renate Reinsve, Anders Danielsen Lie, Herbert Nordrum, Hans Olav Brenner, Maria Grazia Di Meo. Izenburua: Verdens verste menneske (no), La peor persona del mundo (es), Julie (en 12 chapitres) (fr), The Worst Person in the World (en). Generoa: drama. Herrialdea: Norvegia. Hizkuntza: norvegiera. Iraupena: 128 min.
Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:
The.Worst.Person.in.the.World.2021.NORWEGIAN.1080p.BluRay.H264.AAC-VXT
The.Worst.Person.in.the.World.2021.NORWEGIAN.BRRip.x264-VXT
The.Worst.Person.in.the.World.2021.NORWEGIAN.720p.BluRay.H264.AAC-VXT
The.Worst.Person.in.the.World.2021.NORWEGIAN.1080p.BluRay.x264.DTS-SbR