Venom

via Open Data Euskadi — 2020/12/29 11:09:00 GMT+2

Marvel unibertsotik berreskuratu duten pertsonaietako bat da Venom, berez Spider-Manen etsai amorratua dena. Spider-Manen olatura igo zitekeen albo-frankizia bat gehiago izan zitekeen, aktore erakargarriak direla medio, baina kritika eskasak lortu eta ikusteko dago ea pertsonaiak berragerpenik egingo ote duen, behintzat Tom Hardyk gorpuztua.

Sinopsia: Bizitza Fundazioa izenarekin ikertegi bat esperimentu ilunak egiten ari da, Carlton Drake zientzialariak zuzenduta. Estralurtar baten elementu biziekin ari dira esperimentatzen. Kazetari bat, Eddie Brock, Drakeren jarduera susmagarriakm ikertzen saiatzen ari da, baina halako batean bio-elementu estralurtarrarekin topo egin, eta fisikoki eraldatzen da, super-ahalmenak lortuz. Baina aldi berean, bi kontzientzia edo pertsonalitate ariko dira borrokan kazetariaren barruan, Eddie gizakia, eta Venom estralurtarra.

Zuzendaria: Ruben Flischer. Gidoia: Scott Rosenberg, Jeff Pinkner, Kelly Marcel. Jatorrizko komikia: Todd McFarlane eta David Michelinie. Aktoreak: Tom Hardy, Riz Ahmed, Michelle Wiliams, Woody Harrelson, Reid Scott, Michelle Lee, Jenny Slatem Peggy Lu, Sope Aluko. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018. Iraupena: 124 minutu. Generoa: Super-heroien fantasia.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Venom.2018.HDRip.XviD.AC3-EVO
Venom.2018.V2.HDRip.XviD.AC3-EVO
Venom.2018.720p.HDRip.X264.AC3-EVO
Venom.2018.1080p.HDRip.X264.AC3-EVO
Venom.2018.HDRip.AC3.X264-CMRG
Venom.2018.720p.WEBRip.x264.AAC2.0-SHITBOX
Venom.2018.1080p.WEBRip.x264.AAC2.0-SHITBOX
Venom.2018.720p.HDRip.MkvCage.ws
Venom.2018.720p.WEBRip.x264-[YTS.AM]
Venom.2018.1080p.WEBRip.x264-[YTS.AM]

Zip archive Venom.2018.eus.zip — Zip archive, 31 KB