Turtles Can Fly
- Urtea
- 2004
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
AEBek 2003an Irak inbaditu ondoren, ondorioetako bat izan da, bederen, Irakeko Kurdistanek autonomia ia burujabea eskuratu duela. Irango zuzendari kurdu batek, Bahman Ghobadik, aprobetxatu zuen hori 2004an film hau kurdueraz egiteko. Urrezko Maskorra film onenari, 2004ko Donostiako Zinemaldian.
Sinopsia: Irakeko Kurdistango herrixka batean, Iran eta Turkiaren arteko mugan, bertako biztanleak etsi-etsian antena paraboliko baten bila dabiltza, aurki gertatuko den Irakeko amerikar erasoaren berri izateko, pare bat egun besterik ez dira falta eta. Egoera biziko dugu, 13 urteko mutiko baten begietatik; Satelite du mutilak izengoitia, antenak gobernatzen ikasi baitu.
Zuzendari eta gidoilaria: Bahman Ghobadi. Aktoreak: Soran Ebrahim, Avaz Latif, Hiresh Feysal Rahman, Abdol Rahman Karim, Ajil Zibairi
Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:
Turtles.Can.Fly.LIMITED.DVDRip.XviD-DMT Turtles Can Fly 2004 LIMITED DVDRip x264
