True Detective: Night Country

via Open Data Euskadi cc-by-sa — 2025/07/29 14:25:00 GMT+1

True Detective telesail inportantea izan da 21. mendean, denboraldi bakoitzak pertsonaia desberdinekin thriller latzak gorpuztuz. Baina gainbehera ere bazihoala esaten zen, eta oraingo honetan, 4. denboraldian, tituluan luzapen bat jarrita ('Gaueko lurraldea'), Issa López zuzendari mexikarrak hartu zuen Nic Pizzolattoren lekukoa, kritikarien aburuz arrakasta onarekin.

Sinopsia: Istorioa Alaskan kokatzen da, Ennis herrian, "gau polarra" hasten denean. Tsalal ikerketa-zentroko zortzi gizon arrastorik gabe desagertzen direnean, Liz Danvers detektibeak eta Evangeline Navarro agente Inupiaq indigenak kasua argitu beharko dute. Negozioak, eremu izoztuetako naturaz gaindiko presentziak, emakume natiboen aurkako indarkeria, eta aspaldiko kasu argitu gabe bat lotuta daudela dirudi.

Zuzendaria: Issa López.
Aktore nagusiak: Jodie Foster, Kali Reis, Fiona Shaw, John Hawkes, Christopher Eccleston.
Atal kopurua: 6.
Plataforma: HBO.
Estreinaldi urtea: 2024.
Generoa: Thriller poliziakoa, misterioa.
Kredituetako musika: Billie Eilish.

Azpitituluak bat etorriko dira multzo honetan doazen atalekin:

True.Detective.S04.Night.Country.1080p.AMZN.WEB-DL.DDP5.1.H.264-NTb[TGx]

Zip archive True_Detective_Night_Country_eus.zip — Zip archive, 100 KB