Things to Come

via Filmazpit — 2018/12/13 15:54:00 GMT+1

Herrialdea: United Kingdom Zuzendaria: William Cameron Menzies Aktoreak: Raymond Massey, Edward Chapman, Ralph Richardson, Margaretta Scott, Cedric Hardwicke, Maurice Braddell Gidoilaria: H.G. Wells.

Alexander Kordak ekoiztu eta William Cameron Menziesek zuzendutako 1936ko zientzia fikziozko filma da hau. Gidoia H. G. Wellsena da, berorren The Shape of Things to Come (1933) eleberrian eta The Work, Wealth and Happiness of Mankind (1931) saiakeran oinarritutakoa. Antzezlanetan Raymond Massey, Ralph Richardson, Cedric Hardwicke, Pearl Argyle eta Margaretta Scott aritu ziren. Alegiazko gizarte baten berri ematen du lan honek, 1940 eta 2036 urte bitarteko epea deskribatzen duena, Everytown deritzon fikziozko hirian girotua.

1940ko Gabonak dira, eta halako batean egunkariek mundu gerra hasi delako berria ematen dute, hogeita sei urtean iraungo duena. Etsaiak mendean hartuta daudela uste dutenean birus gaizto batek populazioaren erdia hil egingo du.

Azpititulu hauek Filmazpit-en agertu ziren. Bertsio honetarako dira azpitituluak:

things.to.Come.1936.720p.BluRay.x264-HD4U

Zip archive things-to-come-FILMAZPIT-EUS.srt.zip — Zip archive, 34 KB