The Seed Of The Sacred Fig

via Euskal Encodings — 2025/06/16 16:41:00 GMT+2

Alemania eta Frantziako ekoizpena da, Iranen hau aurrera ateratzea ezinezkoa izango zelako, hain da kritikoa eta gogorra aginte islamikoarekin. Zuzendariak ere ihes egin zuen Irandik, kartzelara zigortu zutelarik, eta Alemaniako erbestealditik joan zen Cannesera filma aurkeztera.

Sinopsia: Imanek urte luzez egin du lan funtzionario publiko gisa, eta bere ametsa lortuko du, postu-igoera epaile ikertzaile laguntzailea bihurtzeko, Auzitegi Iraultzaileentzat. Baina hijabaren protesten garaian (Poliziak Mahsa Amini 22 urteko emakumea atxilotu zuenean beloa gaizki eramateagatik, eta komisaldegian hil zen) tokatzen zaio kargu berria, eta familian arazoak sortuko dizkio horrek, bereziki bere bi alabekin, zeinak ikuspegi progresistakoak diren.

Zuzendari eta gidoilaria: Mohammad Rasoulof. Aktoreak: Soheila Golestani, Missagh Zareh, Mahsa Rostami, Setareh Maleki. Herrialdea: Iran. Generoa: drama. Iraupena: 168 min.

The Seed Of The Sacred Fig 2024 1080p WEBRip x265 10bit AAC
The Seed Of The Sacred Fig 2024 YTS

Zip archive the.seed.of.the.sacred.eus.zip — Zip archive, 37 KB