The purge: Election year

via Open Data Euskadi — 2019/01/16 12:03:00 GMT+1

Zientzia-fikziozko Purga edo Purge delakoaren sagan zera da gakoa: Estatu Batuetako eraldaketa politiko erradikal baten ondorioz, urtero gau bat Purgaren gaua bihurtzen da, 12 ordu zeinetan edozein ekintza kriminal onartuak diren, erailketak barne.

Sagako bigarren filmetik hirugarrenera salto egiten dugu honako honetan: Leo Barnes polizia sarjentu ohiak bere semea hil zuenarekin mendekua ez hartzea erabaki zuela bi urte igaro dira. Orain Presidentetzarako lehian dabilen Charlie Roan senatariaren segurtasun taldearen burua da. Charlie Roan-ek "Purga" gaua debekatu nahi du, bere ustez ekintza honek pertsona txiro eta inuzenteei eragiten baitio. Baina traizio baten ondoren gau horretan kalean babesik gabe geldituko dira. Bi aukera dute: egunsentia iritsi arte salbu mantentzea edo Estatuaren aurkako egindako bekatuengatik sakrifikatuak izatea.

Herrialdea: AEB
Zuzendaritza: James DeMonaco
Antzezleak: Frank Grillo, Edwin Hodge, Betty Gabriel, Kyle Secor, J.J. Soria, Mykelti Williamson, Elizabeth Mitchell
Gidoia: James DeMonaco
Argazkia: Jacques Jouffret
Musika: Nathan Whitehead
Iraupena: 105 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

The.Purge.Election.Year.2016.1080p.BluRay.x264-[YTS.AG]
The.Purge.Election.Year.2016.720p.BluRay.x264-[YTS.AG]

Zip archive PurgeElection Year (2016) - Euskera sinkro.srt.zip — Zip archive, 30 KB