The Pale Blue Eye

via OpenSubtitles — 2023/02/20 17:22:00 GMT+2

Misteriozko thriller honek AEBetako historiako benetako eszenario eta pertsonaia batzuk lotzen ditu fikzioarekin. West Point da gertaeren eszenarioa, AEBetako akademia militar ezaguna, eta 1830 urtea, esklabutza oraindik legala den garaia. Suizidio bat (eta ondoren gorpuaren profanazioa) gertatu da eskola militarrean, eta gertu bizi den Augustus Landor detektibe beteranoa deituko dute ikertzera. Landorri eskolako ikasle kadete gazte batek lagunduko dio: Edgar Allan Poe du izena. Traman okultismoarekin loturak ageri dira, eta aipu bitxi bat Pierre de Lancre inkisidore frantziarraren, "600 (sic) euskaldun sorginkariagatik" hil zituenari.

Zuzendari eta gidoilaria: Scott Cooper. Jatorrizko eleberria: Louis Bayard. Aktoreak: Christian Bale, Harry Melling, Gillian Anderson, Lucy Boynton, Charlotte Gainsbourg, Timothy Spall, Robert Duvall, Toby Jones, Harry Lawtey, Simon McBurney. Herrialdea: AEB. Hizkuntza: ingelesa. Izenburua: The Pale Blue Eye (en, fr), Los crímenes de la academia (es). Iraupena: 128 min.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

The.Pale.Blue.Eye.2022.REPACK.720p.NF.WEBRip.900MB.x264-GalaxyRG
The.Pale.Blue.Eye.2022.1080p.NF.WEB-DL.DDP5.1.Atmos.H.264-SMURF

Zip archive PaleBlueEye_eus.zip — Zip archive, 34 KB