The Lord of the Rings: The Rings of Power

Azpitituluak-eus 2022/10/26 11:10:00 GMT+1

The Lord of the Rings: The Rings of Power telesailaren istorioak J.R.R. Tolkienen liburuko eta Peter Jacksonen filmetako garaia baino milaka urte batzuk lehenago gertatzen dira. Erdiko Lurraldearen bigarren aroan hasten da, hain zuzen ere. Boterearen eraztunak sortu ziren unea jasoko da, Sauron ilunaren sorrera, Numenor erreinuaren historia, eta elfoen eta gizakien arteko aliantza.

Bost denboraldi ematekoa da Amazon Prime Video katea 2022tik hasita. Bi lehenak ekoitziak omen daude 2022ko estreinaldiaren garaian; euskarazko azpidatziekin globalki egin den estreinaldi ofiziala, bide batez.

Euskarazko izen osoa: Eraztunen Jauna: Boterearen eraztunak.

Telesailari buruzko informazioa Wikipedian.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2022/10/15 11:09
Lehen denboraldia, 8 atalekoa, 2022ko irailetik urrira jarri zuen sarean Amazonek. Atal guztiak Zeelanda Berrian grabatuak izan ziren, etA euskarazko bikoizketa etorriko zela iragarri arren, zortzi atalak joan ziren euskara entzuteke. Hori bai, azpidatziak eskuragarri egon ziren, eta hemen daude atak guztienak.

S01E01: A Shadow of the Past / Iraganeko itzal bat
S01E02: Adrift / Jitoan
S01E03: Adar (ez euskarazko izena, baizik eta orkoen buruzagi bati deritzo Adar)
S01E04: The Great Wave - Uhin handia.
S01E05: Partings / Adioak.
S01E06: "Udûn"
S01E07: The Eye / Begia.
S01E07: Alloyed / Aleazioa.

Lehen bi aleak J.A. Bayonak zuzendu zituen, eta gainerakoetan Wayne Che Yip-ek, 3., 4., 5. eta 8.a (azkena), eta tarteko 6. eta 7.a Charlotte Brandstromek zuzenduak izan ziren.
Aktore nagusiak: Morfydd Clark (Galadriel), Lenny Henry, Sara Zwangobani, Markella Kavenagh (Nori), Megan Richards, Robert Aramayo (Elrond), Benjamin Walker, Ismael Cruz Córdova, Nazanin Boniadi, Maxim Baldry (Isildur), Joseph Mawle (Adar), Leon Wadham (Kemen).

Atal horien azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

1080p.AMZN.WEB-DL
AMZN.WEB-DL.DDP5.1.H.264-SMURF
1080p.WEB-DL.PSA
720p.WEB-DL.PSA
WEB H264-CAKES [eztv]

Deskargatu