The Lincoln Lawyer

Azpitituluak-eus 2023/01/19 16:36:51 GMT+1

Michael Connelly idazlearen zenbait liburutako pertsonaia da Mickey Haller abokatua. Filma ere egin zuten istorio horietako batean oinarrituta (2011koa) Matthew McConaughey zelarik protagonista. Los Angeles hiri zabalean bulegoan egonik baino gehiago, autoan (Lincoln bat, marka estatubatuar dotorea) txoferrarekin hemendik hara dabilen protagonista da Haller abokatua; eta bizi dituen abenturak abokatuen telesailekin zein hilketa/misterioko polizialekin dute zerikusia.

Telesail baterako berregin dute pertsonaia kasu honetan. Plataforma: Netflix.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2023/01/19 16:37
s01 (2022)

Lehen denboraldirako sortutako traman, Haller abokatua praktikatik urrunduta egon da urtebetez (istripu bat lehenbizi, gero drogetara lotuta), baina bat-batean abokatutzara itzuliko da ze beste abokatu bat hil egin dute, eta biktima honen testamentuan zegoen bere praktika juridiko osoa Hallerri pasatzea. Aurreko abokatuaren hilketa argitu nahiaz aparte, Hallerrek ustekabean jasotako kasuei egin beharko die aurre: batzuek akusatu anonimoen kausa txikiak dirudite, baina beste kasu inportante bat ere badago tartean; teknologiako gizonezko ospetsu aberats bat akusatzen dute bere emaztea eta horren maitalea hiltzeaz; eta gizon hau ere defenditu beharko du Hallerrek.

2022koa da lehen denboraldia, 10 atalekoa, bakoitza 50 minutu ingurukoa. Istorio entretenigarria da.

Atal zuzendariak: Ted Humphrey, David E. Kelley, Alonso Álvarez, David Grossman, Bill D'Elia, Erin Feeley, Liz Friedlander. Aktoreak: Manuel García-Rulfo, Neve Campbell, Becki Newton, Christopher Gorham, Jazz Raycole, Ntare Mwine, Angus Sampson, Krista Warner. Gidoiak: Ted Humphrey, David E. Kelley, Michael Connelly, Chris Downey, Andi Bushell, Zach Calig, Justin Peacock, Ryan Hoang Williams, Gladys Rodriguez. Ekoizleak: A+E Studios, Netflix. Plataforma: Netflix. Herrialdea: AEB. Hizkuntza: Ingelesa. Izenburua: The Lincoln Lawyer (en), La Défense Lincoln (fr), El abogado del Lincoln (es).

Azpidatziak ondo etorriko dira bertsio hauekin:

The.Lincoln.Lawyer.S01.COMPLETE.720p.NF.WEBRip.x264-GalaxyTV
The Lincoln Lawyer S01 WEBRip x265-ION265

Deskargatu