The Laughing Man

LuistxoF — 2016/09/08 11:45:00 GMT+2

Fan film bat da, ikus-entzunezkoen garatzaile kaliforniar batzuek garatua. Batman komikietako Joker eta Harley Quinn pertsonaiak ageri dira, baina egile eskubideen kontuengatik, ez zuenean aipatuak, "zeharkako pertsonaiak" dira nolabait. Barrea gogoko duen gaizkile psikopataren sadismoa ikusiko dugu filmean.

Zuzendaria: Diego Hallivis. Gidoia: Brian DeLeeuw. Aktoreak: Zach Avery, Whitney Able, Beau Billingslea. Stop motion animazioa: Yoriko Murakami. Ekoizpena: The Hallivis Brothers. Iraupena: 20 minutu. Imdb

Izenburua: Gizon Barregarria jarri diot euskaraz, "Barre egiten duen gizona" literalagoa litzatekeen arren. Uste dut ez nire aukerak ondo ematen laburraren gore atmosferarekin.

Azpidatziak bat etorriko dira Youtubeko bertsioarekin. Eta, izatez, ekoizleek Youtubeko bertsioan ere itsatsi dituzte (ezarpenetan aukeratu) eta han ikus dezakezu euskarazko itzulpena.

Zip archive The Laughing Man - A Joker fan film - eu.srt.zip — Zip archive, 4 KB