The Last of Us (2023- )

via Euskal Encodings — 2023/03/22 10:14:00 GMT+2

The Last of Us (gutako azkena euskaraz) telesail dramatiko postapokaliptiko estatubatuarra da, Craig Mazinek eta Neil Druckmannek HBOrentzat sortua. Izen bereko 2013ko bideojokoan oinarrituta dago telesaila. Goraipamen asko jaso ditu telesailak 2023 hasiera honetan.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2023/03/22 09:16
Hona 2023an HBOn emandako lehen denboraldiko azpidatziak. Bederatzi atalentzakoak. Lehen denboraldi arrakastatsuaren ondoren, bigarrena egongo delako zurrumurruak nahikoa sendoak dira itxura batean.

Sinopsia: Pandemia hilgarri batek mundua hustu ondoren, 20 urte igaro dira, eta bi pertsonaiaren ibilerak ezagutuko ditugu batez ere: Adin ertaineko gizon bat (Pedro Pascal da Joel) eta neska nerabe bat (Bella Ramsey fikzioan Ellie) dira protagonista nagusiak. Bizirik irauteko borrokan dabiltza mundu apokaliptiko batean, eta haien arteko maitasun samurrak telesailaren istorioa zeharkatzen du. Elkar zaintzen dute. Bizitza salbatzen dio neskak gizonari, eta gizonak neskari.

Telesail sortzaile eta gidoilariak: Craig Mazin, Neil Druckmann. Jatorrizko bideojokoa: Naughty Dog. Musika: Gustavo Santaolalla. Aktoreak: Pedro Pascal, Bella Ramsey, Nico Parker, Merle Dandridge, Anna Torv, Gabriel Luna, Lamar Johnson, Keivonn Montreal, Melanie Lynskey. Herrialdeak: AEB, Kanada. Hizkuntza: ingelesa. Plataforma: HBO.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauetako sortekin:

720p.HMAX.WEBRip.x264-GalaxyTV[TGx]
1080p.HMAX.WEBRip.DDP5.1.Atmos.x264-SMURF[rartv]
1080p.WEB.H264-CAKES

Deskargatu