The Go-Between

via Filmazpit — 2019/01/23 15:40:00 GMT+2

Loseyk Canneseko zinema-jaialdiko Urrezko Palmorria irabazi zuen L.P. Hartley-ren eleberriaren eszenaratze dotore honi esker. Harold Pinter dramagileak egokitu zuen zinemarako, eta Julie Christie eta Alan Bates, Britainia Handiko zinemaren bi aktore ospetsuenetakoak, izan ziren ezkutuko amodioari buruzko kontakizun eder honen protagonistak. Garaia berreraikitzeko saioak ez zuen galarazi zuzendariaren begirada zorrotz eta betiere garaikidea.

Sinopsia: 1900. urtearen ingurua da. Maudsley familia ingeles aberats-aberatsak semearen lagun bat, Leo, gonbidatzen du oporretara beraien etxaldera. Etxeko neska gazte batek, lagunaren arrebak (Marian Maudsleyk) Leo erabiliko du bere maitalearentzako gutunak bideratzeko. Baina Leok laster deskubrituko du zerbait arraroa ari dela gertatzen.

Zuzendaria: Joseph Losey. Aktoreak:
Julie Christie, Alan Bates, Dominic Guard, Margaret Leighton, Michael Redgrave. Herrialdea: Erresuma Batua. Musika: Michel Legrand. Argazkilaritza: Gerry Fisher.
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa. Iraupena: 116 min.

Bertsio hauetarako sinkronizatua:

The.Go-Between.1971.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM]
The.Go-Between.1971.720p.BluRay.x264-[YTS.AM]

Azpidatzi hauek Filmazpit webgunean agertu ziren.

Zip archive the-go-between-EUS-sinkro.srt.zip — Zip archive, 28 KB