The Forgotten Faces

Azpitituluak-eus 2017/01/15 13:45:00 GMT+2

1956ko iraultza Hungarian, botere sobietarraren aurka. Hirian gertatu zen drama nagusiki, Budapest hiriburuan. Dokudrama esperimental baten gisa uler daiteke Ahazturiko Aurpegiak hau, zeinean historia herriaren aurpegi biziekin adierazten den. Albistegien berehalakotasunak emandako tentsioa, dramaren aurrez-aurrekotasunak eta bizitasunak bat egiten dute kamera irudi biorritmikoekin (gerrako korrespontsal baten irudiak balira bezala filmatuak).

Zuzendari eta gidoilaria: Peter Watkins. Aktoreak: Frank Hickey, Michael Roy, John Newing, Stan Mercer, Irene Mallaid, John Lawrence, Alan Pope, Angela Williams. Ekoiztetxea: Playcraft Film Unit. Izenburua: The Forgotten Faces (en), Ahazturiko Aurpegiak (eu). Iraupena: 17 min. Herrialdea: Erresuma Batua. Hizkuntza: Ingelesa.

Youtuben dagoen bertsio honekin daude sinkronizatuak azpidatziak. 2011an igotako bertsio oker bat zuzendu du 2017an Ekialde erabiltzaileak. Informazio gehiago hemen

Zip archive Forgo-eus-2.srt.zip — Zip archive, 6 KB