The Avengers

Arrakala — 2024/12/29 16:55:00 GMT+1

The Avengers 2012ko superheroi filma da, Joss Whedon estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Marvel Comicseko izen bereko superheroi taldean oinarriturik dago. Marvel Unibertso Zinematikoaren sorta luzean, azpi multzo bat osatu zen 2012 eta 2019 urteen artean lau filmekim, eta hau izan zen lehena. Sortako beste hauek ere baditugu hemen: Avengers: Age of Ultron (2015), Avengers: Infinity War (2018) Avengers: Endgame (2019).

Sinopsia: Loki jainko-super bilau eta gaiztoak ahalmen ia mugagabea eta guztiz arriskutsua lortu du Kubo Kosmikoa eskuratu duenean. Mundu osoa arriskutan da, eta soil-soilik superheroien aliantza batek aurre egiten ahal dio hondamendiari. Talde hori Nick Furyk osatuko du SHIELD erakunde misteriotsuaren bidez, eta elkarrekin jarriko ditu America kapitaina, Iron Man, Thor, Hulk, Hawkeye eta Black Widow alargun beltza, mendekatzaile edo Avengerren talda sortyz.

Zuzendaria: Joss Whedon. Gidoia: Joss Whedon, Zak Penn. Aktoreak: Robert Downey Jr., Chris Evans, Mark Ruffalo, Chris Hemsworth, Scarlett Johansson, Jeremy Renner, Tom Hiddleston, Clark Gregg, Cobie Smulders, Stellan Skarsgård, Samuel L. Jackson, Gwyneth Paltrow. Generoa: super-heroiak. Herrialdea: AEB.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

The.Avengers.2012.1080p.BluRay.x264-Rx
The Avengers 2012 1080p Blu-ray Remux AVC DTS-HD MA 7.1-aZA
The Avengers 2012 1080p5.1 latino.avi
The.Avengers.2012.BluRay.1080p.DTS.x264-CHD
The.Avengers.2012.1080p.BluRay.x264.YIFY
The.Avengers.2012.720p.BluRay.x264.YIFY
The Avengers (2012) 1080p DTS multisub HighCode-PHD
The Avengers (2012) 1080p PublicHD 16gb

Zip archive The_Avengers_2012_eus.zip — Zip archive, 42 KB