Tenki no Ko
- Urtea
- 2019
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Institutuko lehen urtea, uda. Aldirietako irla batean, Hodaka etxetik joango da Tokion kokatzeko. Laster txirotuko da, ordea, eta bakardade-egun askoren ondoren azkenean lana aurkituko du okultismoko aldizkari dudagarri bateko freelance idazle gisa. Egunak joan eta egunak etorri, etengabe ari du euria, Hodakaren bizitza itxuratuz bezala. Hala ere, hiri handi eta jendetsuan batetik bestera dabilela, neska bat ezagutuko du. Hina gazte alai eta irmoa da, eta neba txikiarekin bakarrik bizi da inguruabar jakin batzuengatik. Hark ere botere bitxi bat du: eguraldia menderatzeko gaitasuna du.
Zuzendari eta gidoilaria: Makoto Shinkai. Ahots nagusiak: Kotaro Daigo, Nana Mori. Animazio zuzendaria: Atsushi Tamura. Pertsonaien diseinua: Masayoshi Tanaka. Musika: Radwimps. Ekoiztetxea: CoMix Wave Films. Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: japoniera. Generoa: Anime animazioa japoniarra.
